482baiona

BAIONA ZIKINA
Kuma No Motor
Egilea editore, 2023

Baiona zikina Lapurdiko Kuma No Motor hirukotearen hirugarren disko luzea da, eta euskaraz osorik abestutako lehena, aurreko bietan zenbait kantu ingelesez baitziren. Taldeak hardcore azkar eta oldarkorra egiten segitzen du, AEBetako hardcore talde klasikoen ildotik (niri, zenbaitetan, Poison Idearen lehenengo diskoak ekartzen dizkit gogora). Kantu batzuetan, pasarte pisutsu eta geldoagoak txertatu dituzte, eta, lehenengo aldiz, hiru minutu baino gehiago irauten duten abestiak sartu dituzte (Haize kontra; Ez sinets, ez erran), baina horrek ez dio indarrik kentzen azken emaitzari. Oraingoz, kasetea eta CDa argitaratu dituzte, eta binilozko edizioa Durangoko Azokan egongo da salgai.