483audience

BOB DYLAN BERRIKUSIA
Audience
Bidehuts, 2023

Aurrekoan, Txuma Murugarrenek Nick Caveren abestiekin egindako moldaketa ekarri genuen orri hauetara, eta, oraingoan, Audience taldeak Bob Dylanen kantuekin ondutakoa aipatu behar dugu. Bob Dylan berrikusia izeneko diskoak bederatzi bertsio dakartza: batzuk Dylanen ohiko klasikoak dira (adibidez, Garaiak aldatzen baitira izenekoa The times they are a changin’ ezaguna da, eta A hard rain’s gonna fall, berriz, Euri jasa latza dator bilakatu dute), baina abesti ezezagunagoak ere aukeratu dituzte. Dylanen bertsoak euskarara ekartzeko eginkizuna Xabier Payak hartu du bere gain, eta lan bikaina egin du. Diskoa gozoki bat da, eta entzun ostean Dylanen testu gehiago euskaraz ezagutzeko gogoz gelditzen bazarete, Payak itzulitako Ehun kantu liburura jo dezakezue.