Ezin esan Elez Meatzaldeko izkribu lehiaketak pizgarririk ez duenik! Sari mordoa dute zain idazki lehiaketan parte hartzen dutenek. Irabazleak argizaiola eta 300 euroko saria jasoko ditu; bigarrenak 125 euro; eta Meatzaldeko lanik onenak 125 euro, halaber. Sari nagusiez gain, euskara maila bakoitzeko ere bina sari banatuko dituzte: A1/A2, B1, B2 eta C1 mailetan, tableta eta oroigarria izango dira lehen saria, eta e-booka bigarrena. Hori gutxi balitz bezala, partaide guztiek beste sari bana jasoko dute. Nola parte hartu Elez 21en? Edozein testu mota aurkez daiteke, edozein gairi buruzkoa. Gehienez, mila hitzekoa izango da. Hori bai, hamasei urteak beteta izan behar dira parte hartzeko. Maiatzaren 10erako, idatziak, mekanografiaturik, honako helbide hauetakoren batera bidali beharko dira: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Lehiaketa Meatzaldeko AEK-k antolatu du, Meatzaldeko udalen, Bizkaiko Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.