KATUZALDIA
Ezezez
Egilea editore, 2023

 Unai Madariaga musikari bizkaitarrak bakarlari eta ingelesez kantatuz hasi zuen bere ibilbidea. Geroago, beste zenbait musikarirekin batera, Ezezez taldea sortu zuen. 2022an argitaratutako disko baten ostean, iaz Katuzaldia iritsi zen, taldearen bigarren lan luzea eta euskaraz plazaratutako lehenengoa. Denetarik dago bertako hamabi kantuetan: after punk dantzagarria, distortsioz eta gitarra ozenez apaindutako indie rocka, pop eta psikodelia, Wire eta Ama Say; eta, batez ere, mendebaldeko euskaraz idatzitako oso testu interesgarriak, eguneroko bizimoduan lilura eta fantasia bilatzen dakitenak. Iazko Durangoko Azokak ekarritako ezustekorik atseginenetako bat.