Ahopeko Kontzertuak, musika ahopean

ahopeko

Erosiko zenuke kontzertu baterako sarrera nork joko duen jakin gabe? Eta sarrerak 7€ baino balio ez badu? Eta jakinaren gainean bazaude oso jende gutxi joango dela eta kontzertuaren ostean musikariekin egoteko aukera izango duzula? M. Egimendi. Argazkiak: Ibai Armentia.

Gehiago irakurri: Ahopeko Kontzertuak, musika ahopean

Euskaraz jarduteko motibazioen bila

praktikatu

AEKren Praktikatu zerbitzuak antolatu du Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren II. edizioa. Bilbon izango da hil honen 13an, euskara ikasi, praktikatu eta mintzatzeko motibazioan eragiten duten faktoreak eta motibazio positiboa lantzeko estrategiak aztertzeko asmoz. Gehiago jakiteko,  www.praktikatu.eus. M. Egimendi.

Gehiago irakurri: Euskaraz jarduteko motibazioen bila

TTIP: Merkataritzatik harago

TTIP

Europako Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuak negoziatzen ari diren merkataritza-akordio handiak merkatu bateratu erraldoia sortu nahi du Atlantikoaren bi aldeetan, baina kritikoak kezkatuta agertu dira enpleguan, osasun-babesean edo ingurumenean izan ditzakeen ondorio kaltegarriei dagokienez. Ivan Santamaria. Argazkiak: Argazkipress.

Gehiago irakurri: TTIP: Merkataritzatik harago

Garraitz irlako ondare historikoa berreskuratze bidean

 

 

 

garraitz

Lekeitioko (Bizkaia) arrantzaleen joan etorrien testigu isila izan da ehunka urtetan Garraitz. Arrainez betetako ontzien porturako bidea ikuskatzen egon da urteak joan eta urteak etorri, Lekeitioko badiako zaintzaile. Hainbat zereginetarako apropos-aproposa zela konturatuta, irlari probetxua atera izan zaio historiako hainbat unetan. Gutxien-gutxienik duela bost mendetatik, gizakiak esku-hartzea izan du Garraitzen eta, besteak beste, gotorleku militarra, frantziskotarren komentua edota izurriteetan gaixoak babesteko eraikina egon dira bertan. Txomin L. Aramaio.

Gehiago irakurri: Garraitz irlako ondare historikoa berreskuratze bidean