Durangoko Azokako Guneak

MAPA

AZOKA

Erakustokien bilgunea, Landako erakustazoka da Azokaren erdigune eta bihotza. Bertan aurki daitezke argitaletxe, diskoetxe, elkarte, eragile, sortzaile, hedabide eta erakundeek aurkezturiko lanak. Areto Nagusia, Ahotseneako solasaldien gunea eta Azoka TBren platoa ere aterpetzen ditu.

Gehiago irakurri: Durangoko Azokako Guneak

50. Durangoko Azoka, GEROARI SO

durango

Abenduaren 4tik 8ra zabalduko ditu ateak Durangoko 50. Azokak. Mende erdia beteta, urteurrenari arreta berezia eskainiko dio urteon inoiz baino ekitaldi gehiago izango dituen Kulturaren plazak. EƱaut Mitxelena.

Gehiago irakurri: 50. Durangoko Azoka, GEROARI SO

Gorotzen berotasunean

gorotz

Jasangarritasunaren munduan, txoko berezia izango du Oskotz herriak (Imotz bailara, Nafarroa) 2016ko udaberritik aitzinera. Izan ere, energiaren aldetik guztiz burujabea den baserria eraikitzen ari dira, eta etxea berotzeko biogasa zaldien simaurrarekin eta bizilagunen gorotzarekin lortuko dute. Arkaitz Almortza.

Gehiago irakurri: Gorotzen berotasunean

Orbelaren eta sekuoiaren artean jaio da Arabako Kulturaren Mahaia

araba

Kulturaren baso sendoa osatu nahi dute. Arabako kultura-eragileek salatu dute kulturak, zimenduak ahulduta dituenez gero, lurra jo duela eta benetan gertatzen dena "simulazio kulturala" besterik ez dela, inolako egonkortasunik eta sakontasunik gabe. Haatik, uste dute "hondakinen" artean "hazi solte batzuk" hazten hasi direla eta elkarrekin lan egitea dagokiela. Horrenbestez, Arabako Kulturaren Mahaia eratu dute, artisten ekimenez sorturiko orbel kulturalaren eta erakundeek bultzatzen dituzten sekuoiaren antzeko ekimen handinahien arteko hutsunea betetzeko. Estitxu Ugarte.

Gehiago irakurri: Orbelaren eta sekuoiaren artean jaio da Arabako Kulturaren Mahaia