Euslogan lehiaketa abian, irudimena martxan

mahalaDonostiako AEK-k V. Euslogan lehiaketa antolatu du, Iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua egitasmoaren baitan, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Oraingoan, ingurumena zaintzearen aldeko esloganak osatu beharko dira, eta E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali, ekainaren 11 baino lehen, izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat erantsita6. Irabazleak sari ederra eskuratuko du: Mahala baserriko produktu naturalez betetako saskia.
Donostiako AEK-k euskara ikasle zein euskaldun ororentzat antolatutako eslogan lehiaketa honek euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, egun, erdaraz pentsatutako (eta sarritan trakets euskaratutako) esloganak dira nagusi publizitate arloan. Aurtengoan, ingurumena zaintzearen aldeko esloganak osatu beharko dira, nahi adina. Hori bai, euskara hutsean sortu beharko dira, eta jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute. Epaimahaia AEKren Donostiako euskaltegietako arduradunek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute, eta irabazlearen izena ekainaren 16an jakinaraziko da, www.irikiatia.blogspot.com webgunean.

Gero eta emaitza hobeak AEKren Praktikatu Zerbitzuan

praktikatuPraktikatu Zerbitzuak bukatzear den ikasturteko gogobetetze inkesten emaitzak aurkeztu zituen, maiatzaren 19an, Dinamizatzaileon Bilgunean. Partaideen % 35ek erantzun dio galdetegiari eta, eskaini ziren datuen arabera, aurreko urteetako joerari eutsi eta gora egin du aurten ere berbalagunen eta mintzalagunen euskara erabilerak. Bestalde, mintzapraktika taldeetako giroak eta asistentzia mailak ere hobetu egin dira, eta etorkizunerako proposamen berriak jaso dira partaideen aldetik, hala nola, kirolarekin eta naturarekin lotutako ekintza kopurua igotzea. Gainera, parte-hartzaile ia guztiek eskatu dute taldeen arteko dinamika sustatzea, ekintza osagarrien bidez, elkarren arteko ezagutza areagotzeko. Galdetegia bete dutenen artean, Praktikatu materialez osatutako bost sorta zozkatu dira. Horrez gain, besteak beste, Dinamizatzaileon Bilgunean datorren urteko programak eta erronkak landu zituzten.

Gonbidatuak Nafarroako AEKn

garraldaKorrikaren 20. edizioaren eta Aste Santuko oporren ostean, AEK-k Nafarroako hainbat eragile eta norbanako gonbidatu zituen, pasa den hilean, hiru euskaltegi bisitatzera. Gonbidapena onartuta, Garraldako AEKn, Iruñeko Iruñezar euskaltegian eta Tuterako Arrigarai AEKn azaldu ziren honako hauek: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Mikel Arregi Euskarabideko zuzendaria, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Nafarroako Parlamentuko hainbat parlamentari (Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu alderdietakoak), Aezkoako hainbat eragile (hautetsi batzuk, Osasun Etxeko zuzendaria eta euskara teknikaria), Tuterako Izquierda-Ezkerrako zinegotzi bat, Karrikiri elkartea, Gora Iruñea, Alberto Barandiaran (Hekimen), Iruñeko Udaleko zinegotzi Maider Beloki, Bilgune Feminista, LAB sindikatuko hainbat kide... Guztiek izan zuten aukera paregabea euskara ikasten ari diren herritarren errealitatea ezagutzeko, haiekin mintzatuz, euskaltegiak nahiz ikasgelak bisitatzen zituzten bitartean.

Matrikula merkeago ekainaren 19ra arte

Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa duenak hobe du asko ez itxaron. Izan ere, AEKn izena ekainaren 19a baino lehen ematen duen orok hainbat abantaila izango ditu, besteak beste, % 5eko deskontua matrikularen prezioan, ordainketa malguagoa, ohiko moduarekin baino epe bat gehiago matrikula ordaintzeko, lehentasuna taldeak eratzeko orduan... Gerora ikasleak ikastaroa ez egitea erabakitzen badu, aurrematrikularen % 100 itzuliko zaio, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko zaizkio. Gogoan izan epea: ekainaren 19ra arte, AEKren edozein euskaltegitan.