Oparitu euskara ikastea

AEK-ko edozein ikaslek dauka aukera, irailaren 22ra bitartean, opari eder bat egiteko lagunen bati: euskara ikasteko matrikula doan. Horretarako, nahi beste lagunen izenak proposa ditzake, AEKren webgunean aurkituko duen fitxa beteta. Jasotzen diren izen guztien artean, 2017/18 ikasturterako matrikula bat zozkatuko du AEK-k, eta irabazlea gonbidatu duen ikasleak ere izango du saria: % 50eko beherapena bere matrikulan. Irailaren 27an jakinaraziko ditu AEK-k irabazlearen eta hari gonbita egin dion AEKidearen izenak. Hala, Zu eta biok euskaraz, ederra kanpainari esker, bi lagunek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera handiagoa izango dute aurrerantzean.

Mexikotik Forura euskara ikastera

omarOmar Patricio Juarez Alvarez ikasle mexikarrak 15 eguneko barnetegia egin zuen uztailaren lehen hamabostaldian, zozketa bati esker. Juarez euskara ikasten ari da, Mexikoko UNAM unibertsitatean, eta aurtengo udaberrian parte hartu zuen, ikaskideekin batera, 20. Korrikak eta Etxepare Institutuak antolatu zuten lehiaketan. Mundu osoko euskara ikasleek bidali zituzten euskararen aldeko aldarriak bideo formatuan, baina mexikarrena izan zen irabazlea. Saria? Egonaldia AEKren barnetegi batean, euskararen ikaskuntzan sakontzeko eta euskal ohiturak ezagutzeko. Mexikarren artean zozketa eginda, Juarezi egokitu zitzaion aukera eta, euskara ikasteaz gain, bere familiaren euskal sustraiak bilatzeko probestu zuen egonaldia.

Euskaltegi berria Andoainen

andoainAEK-k euskaltegi berria irekiko du Andoainen, 2017-18 ikasturtearekin batera. Udalarekin adostutako hitzarmenaren arabera urtero berrituko den 15 urteko lagapenaren ondorioz, Andoaingo AEKn euskara ikasten ari diren ehunetik gora ikaslek ikasgu berria izango dute aurrerantzean. Lau ikasgela, irakasleen gela eta AEKren hainbat zerbitzutarako txokoa ditu azken hilotan berritutako lokalak. Irailaren 13an inauguratuko dute, arratsaldeko 18:00etan, Plazaola 2 helbidean.