Gurasoen ahalegina, gakoa eta arrakasta

seaska

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastoletako gurasoei betidanik egokitu izan zaie buruari eragitea euren seme-alaben euskalduntze prozesu arrakastatsua ziurtatzeko. Orain 34 urte burutazio bat izan zuten, baita asmatu ere! Seaskaren egutegia, hain zuzen ere. Euskara maite dutenen etxe guztietan sartu da, sukalderaino. Nerea Olaso.

Gehiago irakurri: Gurasoen ahalegina, gakoa eta arrakasta

Mende erditik gorako euskalduntzearen ernamuina

kaltzada

Hil honetan beteko dira 50 urte Rikardo Arregik (Andoain, 1942-1969) gutun garrantzitsu bat bidali ziola Euskaltzaindiari. Urtarrilaren 14an idatzia, Euskaltzaindiko idazkariorde Alfontso Irigoienek jaso zuen. Horrez gain, Arregik beste hainbat laguni ere igorri zien eskutitza, tartean Jose Maria Satrustegi euskaltzain nafarrari. Gutun horren kopia izango zen, hain zuzen ere, lehenengo Korrikan (1980) lekukoaren barruan joango zen mezua. M. Egimendi.

Gehiago irakurri: Mende erditik gorako euskalduntzearen ernamuina

Mendizaletasuna eta lehia Zegaman

maratoi

Aurten, maiatzaren 22an izango da Zegama-Aizkorri mendi maratoi ospetsua. Munduko Kopako proban sartuta dagoelako bilakatu da famatua, baina ez da berezia horregatik bakarrik. Herri baten eta ikusleen ilusioak eta indarrak ematen diote xarma lasterketari, eta korrikalariek ibilbide guztian zehar nabaritzen dute hori. Mendi lasterketan izena emateko epea urtarrilaren bigarren astean irekiko da. Lorea Iparragirre.

Gehiago irakurri: Mendizaletasuna eta lehia Zegaman

Auzoko: euskararen bidez harremanak estutzen

auzoko

Kezka bati erantzuteko sortu zen Auzoko, izan ere, Euskaltzaleen Topaguneak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak beharra ikusi zuten Euskal Herrira etorri berriei hizkuntza harrera egiteko; hala, 2008an ikerketa egin zuten gaiari nola heldu erabakitzeko. Hortik sortu zen egitasmoa, herrira iritsi berriak izan ala ez, euskara ezagutzen ez zuten horiei gerturatzeko aukera eskaintzeko asmoz. 2009an hasi ziren lanean lehenengo herriak, eta gaur egun 12 herritan daude taldeak: bakarra Araban, Gasteizen hain zuzen ere; eta hamaika Gipuzkoan, zehazki Eskoriatzan, OƱatin, Azpeitian, Ibarran, Antzuolan, Arrasaten, Azkoitian, Donostian, Bergaran, Aretxabaletan eta Soraluzen. Mikel Arrillaga.

Gehiago irakurri: Auzoko: euskararen bidez harremanak estutzen