Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko, AEKn uda

uda

Adituek esaten dute hizkuntza ez dela gainerako gauzak bezala ikasten; ume txikiak, adibidez, ingurutik hartzen du apurka-apurka: gurasoekin jolastuz, helduei entzunez, haiekin hitz egiten saiatuz... Ia konturatu gabe,  egun batetik bestera beste hiztun bat dugu munduan. Helios Del Santo.

Gehiago irakurri: Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko, AEKn uda

Antzerkia aurrez aurre

mikroteatro

Asmo handiko egitasmoa da Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, bere baitan askotariko kultur egitasmoak biltzen dituena. Tartean, El Sekadero, bere txikian, ohiko antzerkitik aldenduta, eraikin erraldoia mikroantzerkiz blaitzen duen ekimena. Eñaut Mitxelena.

Gehiago irakurri: Antzerkia aurrez aurre

Arabako Errioxa, izena eta izana jokoan

mahastiak

Zortzi proposamen daude Errioxa sor-markaren Kontseiluaren mahai gainean. Bereizketa egiteko proposamenak dira, izan ere, herriaren, eskualdearen, bazterraren, etxearen eta upategiaren arabera ardoaren eta ardogintzaren berariazko ezaugarriak nabarmendu nahi dituzte mahastizainek. Urte luzez geldirik egon izan da Errioxako Kontseilua, baina une honetan mugitzera behartu dute. Arabako Errioxan, eskaera handia dago bereizteko (Guardiako Artadi upategiak sor-marka uzteko egindako urratsak agerian utzi du) eta, eskaerak aurrera egin ezean, bestelako aukerak zabalduko dira. Estitxu Ugarte.

Gehiago irakurri: Arabako Errioxa, izena eta izana jokoan