Pantailari begira, auto barrutik

autozine

Filmak gustuko dituzu? Bai, noski! Baina uda sasoi honetan, a zer nagitasuna1 areto itxi batean sartzea, ezta? Bada, Uribe Kosta aldean badaukazu bestelako aukera bat zinemaz gozatzeko: autoetarako zinema. Aukera berritzailea eta originala da, eta Getxon dago. Plan polita uda amaierako gau epeletarako! Zuberoa Iturburu. Argazkiak: Mikel Martinez de Trespuentes.

Gehiago irakurri: Pantailari begira, auto barrutik

Xarnegu lurraldean barna

xarnegu

Xarnegu lurraldea berezia da. Ez da osoki euskalduna, ez bearnesa, ezta landetarra ere; hiru horien nahasketa da. Euskal Herrian, lau hizkuntza hitz egiten dira: euskara, gaztelania, frantsesa eta gaskoia. Azken hori, Ipar Euskal Herriko hainbat herritan, euskararekin nahasi izan da mendetan, eta Xarnegu herrien berezitasun bilakatu. Nerea Olaso. Argazkiak: xarnegueguna.wordpress.com

Gehiago irakurri: Xarnegu lurraldean barna

Historiaren lekuko itsaskorrak

PEGATINA

1979. urtea da, Santurtzin (Bizkaia) gaude. Auto ugari dabil hara eta hona bozgorailuetatik leloak zabaltzen, kartelez josita daude horma guztiak eta giroa bero-bero dago: Gernikako Estatutua bozkatuko da, eta kanpaina hasita dago. Kalez kale dabil Iñaki Sanchez García 13 urteko mutiko gaztea ere, jakin-minak jota. Alde guztietara begiratzen du harriduraz, baina zerbaitek bereziki erakartzen du, Ezkerralde gris eta ilunari kolorea ematen dion horrek:  pegatina da. Berehala hasi da kartazaletan, kutxetan eta beste hainbat lekutan gordetzen. Poliki-poliki, urteak pasa eta iritsi da 2016. urtea; dagoeneko 35.000 pegatinako bilduma dauka. Mikel Arrillaga.

Gehiago irakurri: Historiaren lekuko itsaskorrak

Atlantikotik mundura

atlan

Behiala, itsasoari parez pare begiratzen zion Errenteriak. Portu herria izanik, itsasoa bizibide eta garabide zuen. Halere, aspalditik ahanzturan murgildua zen herriaren itsas iragana. Hura berreskuratzea du xede Atlantikaldia III. Kultur Topagune eta Musika Jaialdiak. Musika eta kulturaren uberan, herrien bilgune eta kultur aniztasunaren isla izango da Errenteria irailaren 22tik 25era. Eñaut Mitxelena. Argazkiak: Atlantikaldia.

Gehiago irakurri: Atlantikotik mundura