20. Korrika: ibilbidea prest!

Bidea kantuan egiteko

zirkorrika

20. Korrikak Euskal Herriko bide eta errepide ia guztiak zeharkatuko ditu, baina orain arte non hasi eta non bukatuko den baino ez dugu jakin. Aurreneko eta azken kilometroak, alegia. Gainontzeko kilometroen artean, ordea, eskaintza zabala du Korrika zaleak: bere herrian, lagunenenean, asteburu-pasa antolatu eta edonora joanda... Ondoko mapan, bi mila kilometro baino gehiago daude aukeran, nork berea(k) non eta noiz egin erabakitzeko. Bien bitartean, hona hemen Zirkorrika abestiaren hitzak ere, alegia, 20. Korrikaren ibilbide osoan entzungo denarena. Hortaz, hasi planak egiten eta ikasi kanta buruz, Korrika badator eta! M. Egimendi.

Gehiago irakurri: 20. Korrika: ibilbidea prest!

Euskal galiziarren historia ezagutzen

txomin

Euskal Herria eta Galizia lotuko ditu Davide Cabaleirok (A Coruña, Galizia, 1982) Sitio Distinto dokumentalean. Besteak beste, bi herrien arteko gizarte eta kultur harremanak azaleratuko ditu, eta, horrez gain, Galiziako migratzaileen historia ere kontatuko du. “Jende askok Galiziarekin edota galiziarrekin lotzen dituen topiko historikoak hautsi ere egin nahi ditut”. Azken batean, gurera zenbat galiziar etorri ziren, zergatik, zelan eta nora argituko du. Uda ostean estreinatuko du. Txomin L. Aramaio.

Gehiago irakurri: Euskal galiziarren historia ezagutzen

Ezkiladun elizen eremu emankorra

EZKILA

Asmakizun bat: metalezko tresna, barne huts eta aho zabala duena, barrualdeko mihi batez edo kanpoko mailu baten bidez hots durunditsu eta iraunkorra ateratzen duena; zer da? Kanpaia da, bai. Aspalditik erabili izan da herritarrei gizarte eta erlijio gaiei buruzko informazioa helarazteko: batetik, jaien hasieraren berri emateko, udalbatzara deitzeko edota sute edo ezbeharrez ohartarazteko; bestetik, mezatara deitzeko, otoitz bereziak gogorarazteko, heriotzen berri emateko, hileta elizkizunak iragartzeko… Mikel Arrillaga.

Gehiago irakurri: Ezkiladun elizen eremu emankorra

AEKren VI. Didaktika Topaketa

didak

AEKren VI. Didaktika Topaketa urtarrilaren 28an egingo da Donostian. Ehun irakaslek baino gehiagok hartuko dute parte, eta bi gai landuko dira: alde batetik, Soziolinguistika Klusterreko Josune Zabalak ahozkotasunaz jardungo du; beste alde batetik, ikasturte honetan euskaltegi bakoitzak bere curriculum proiektua osatu behar duenez, HABEko teknikariek horren gaineko kontuak azalduko dituzte. Saioaren bigarren zatian, berriz, partaideek hiru gai izango dituzte aukeran: Nola erabili AIZU! aldizkaria eskolan?; Norberaren Ikas Alorra, norberak ikasteko ingurune pertsonala, ikasteko autonomia eta XXI. mendeko teknologiarekin lotuta; eta Iparraldeko AEK-k azken bi urteotan talde trinkoekin garaturiko esperientzia berritzailea. Bukatzeko, AEK-ko irakasleek mintzodromoa egingo dute, goizean ikusi eta entzundakoaz solastatzeko.

Gehiago irakurri: AEKren VI. Didaktika Topaketa