Ikastola bat Araba biren artean

argantzon

Haizearen kontra ibili da Argantzon Ikastola, azken hamalau urteetan, Arabaren bihotzean bizi diren haurrei euskarazko eredua eskaintzeko. Trebiñuri inposatutako muga administratiboak arazo larriak ekarri dizkio ikastola txiki honi. Traba ekonomikoari aurre egiteko, bi hanka izango ditu aurrerantzean ikastolak: bata Argantzunen eta bestea Erriberabeitian. Estitxu Ugarte.

Gehiago irakurri: Ikastola bat Araba biren artean

Korrika hasterako

mapa

Martxoaren 30a labur geratu zaie Otxandioko herritarrei; beraz, hil osoko asteburuak hartzen dituen Korrika egitaraua osatu dute.

Gehiago irakurri: Korrika hasterako

Historiaurrera itzulia Karakaten

dolmen

Gipuzkoan dago Karakate mendia, Soraluze eta Elgoibar artean. Muneta edo Kortazar izenez ere ezaguna da, eta 749 metroko altuera du. Igotzen den lekutik igotzen dela, aldapa handia gainditu beharra dago tontorrera iristeko; hala ere, badago modua autoz erraz heltzeko, asfaltozko errepidea baitago haraino, gailurreko antenak direla eta. Behetik oinez igota zein autoa mendi-gainean utzita, oso ibilaldi polita dago Irukurutzetaraino: ordubete inguruko zeharkaldia zelai berde eta bertako zuhaitz artean. Horrez gain, aukera paregabea eskaintzen du historiaurreko aztarna artean murgildu eta arbasoen trikuharri, tumulu, eta zutarria bisitatzeko; izan ere, gaur egun hemezortzi monumentu megalitiko daude toki honetan. Mikel Arrillaga Bereziartua.

Gehiago irakurri: Historiaurrera itzulia Karakaten

Ordiziako azokan, perie

ordizia

Azokak bostehun urte baino gehiago izanagatik, duela gutxi iritsi ziren aurreneko kuiak, zerbak eta ziazerbak Ordiziara. Lehenago, perian, kalabazak, azelgak eta espinakak -hurrenez hurren-  saldu izan dituzte inguruetako ekoizleek. Nolanahi ere, izenak izen eta aldaketak aldaketa, gaur-gaurkoz baserritarron hizkerak belarriak gozatzen dizkigu Goierriko herri honetako plazan. Izan ere, ahoz aho dabil euskara, bizi. Maider del Olmo.

Gehiago irakurri: Ordiziako azokan, perie