'Euskalduntxarrak', Arabako uhinetako paranoia

euskalduntxarrak

Gasteizko AEK-ko ikasleak dira Euskalduntxarrak saioaren egileak. Asteazkenero entzun daiteke saioa, Hala Bedi Bi irratian, 21:00etatik aurrera. Hiru urte daramatzate antenan euskara modu dibertigarrian lantzen. Azken urtean, gainera, Arabako mugak zeharkatu dituzte. Estitxu Ugarte.

Gehiago irakurri: 'Euskalduntxarrak', Arabako uhinetako paranoia

Biharrian hiria ulertzeko beste modu bat

biharrian

“Aldapan gora pausorik pauso, aldapan behera auzorik auzo” dio abesti ospetsuak. Horrela ibiltzen dira eibartarrak ere, gora eta behera. Izan ere, hiria haran estu batean dagoenez, mendi hegaletan gora hazi behar izan zuen ezinbestean. Bestalde,  garai batean industria ugari zegoen hiri barruan, peora asko eta askotan tailer txikiak eta ez hain txikiak. Sare bat osatzen zuten, eta, elkarren beharrak ezagutzeaz gain, bazekiten norengana jo behar zutena lortzeko. Poliki-poliki, gehienek industrialdeetara edo beste herri batzuetara alde egin zuten, beraz, hiri barruan lokal pila bat gelditu zen hutsik; gaur egun, 700 inguru dira. Berezitasun horiek aintzat hartuta eraikin industrialak nola berreskura zitezkeen ikertzeko, proiektu teoriko bat sortu zuten Donostiako arkitektura eskolan 2012an. Mikel Arrillaga Bereziartua.

Gehiago irakurri: Biharrian hiria ulertzeko beste modu bat

Aragoiera: hurbileko lagun ezezaguna

aragoiera

Orain dela zenbait hil, aragoiera dakitenen errolda osatu zuten eta, gutxi gorabehera, 25.000 hiztun dauzka egun. Batez ere, Huesca probintzian berba egiten da, baina baita Zaragoza probintzian ere. Gugandik hurbil-hurbil dago, baina ezagutzen dugu? Apirilaren hasieran Ondarroan eginiko Aragoiera-Euskara topaketek bidea eman digute galdera erantzuteko. Txomin L. Aramaio.

Gehiago irakurri: Aragoiera: hurbileko lagun ezezaguna