Euskara ikasteko 10 trikimailu

dekalogoa

Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak. Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten izenburua da. Lanaren helburu nagusia izan da Euskal Autonomia Erkidegoko euskal hiztun berrien argazki orokorra egitea. Guztira 63 hiztun berrik (18 eta 56 urte bitartekoak) hartu dute parte Ane Ortegak, Estibaliz Amorrortuk, Jone Goirigolzarrik eta Jacqueline Urlak osatutako lanean. M. Egimendi.

Gehiago irakurri: Euskara ikasteko 10 trikimailu

Jalgi hadi idazkerara

navarrorum

Urteurren berezia du euskarak Nafarroan. Izan ere, orain dela 850 urte, Antso VI.a Ramirez Jakitunak Lingua navarrorum deitu zion euskarari, 1167ko Aralarko pergaminoan. Hala, euskal hizkuntza nafarren mintzaira zela adierazi zuen. Urteurrenak bat egiten du Nafarroako Artxibo Nagusiak antolatu duen Navarrorum erakusketarekin, non bisitariak egiaztatu ahal izango duen historian euskara izan dela nafarren mintzaira nagusia. Arkaitz Almortza. Argazkiak: Iban Aginaga.

Gehiago irakurri: Jalgi hadi idazkerara

Ametsen pistan

zirkua

Pailazoa, trapezistak, magoa, ekilibristak, funanbulistak, akrobatak... zirkuko artistek bere egin zuten Tolosako zezen plaza iragan iraileko azken asteburuan. Izan ere, estreinakoz zabaldu zituen ateak Gure Zirkuak, zirkuko euskal artisten topaguneak. Eñaut Mitxelena. Argazkiak: Iñaki Lopetegi.

Gehiago irakurri: Ametsen pistan

Emakumeak eta futbola: Gizonkeriaren gotorlekua hartzeko lehen lerroan

futbola

Athleticeko lehen taldeko atezaina izateaz gain, Estatuko selekzioko izarretako bat ere bada. Oso ezaguna denez, kalean denek eskatzen dizkiote autografoak; eta, berarentzat, salbuespen arraroa da egunen batean entrenamendurik ez izatea. Halere, sinetsi ala ez, futbolean irabazten duenarekin ez da hil bukaerara ailegatzen, beraz, goizak arropa denda batean lanean eman behar ditu. Bere bekatua? Bizi maila garestiegia izatea, akaso? Ez, soilik emakumea izatea gizonezkoentzat egindako mundu batean. Iban Lantxo.

Gehiago irakurri: Emakumeak eta futbola: Gizonkeriaren gotorlekua hartzeko lehen lerroan