Baserrietara metroz

metro

Zubietakoa da azkena. Aurretik, Leitzak, Aresok eta Goizuetak eraiki dituzte beren ‘metroak’. Londreseko lur azpiko trenaren mapa abiapuntu, proiektuak herri bakoitzeko baserrien mapa irudikatu du, irisgarritasun arazoei aurre egitea xede. Tren horietara igo eta galdu gabe, sendagileak eta garraiolariak helduko dira, besteak beste, haien helmugetako baserrietara. Arkaitz Almortza.

Gehiago irakurri: Baserrietara metroz

Ke egunak Gasteizen

gasteiz

1976ko martxora itzuli da Gasteiz, aste batzuez. Biztanleek hainbat auzotan ikusi ahal izan dituzte praka kanpaidunekin eta alkandoraren lepo luzeekin jantzitako lagunak. Grisak ere itzuli dira kaleetara, haien fusilekin, borrekin eta ke potoekin. Berriro entzun dira Zaramagako San Frantzisko elizaren inguruetan langileen oihuak, eta berriz idatzi dute "justizia" plazako zoruan, odolarekin barik pintura gorriarekin. Estitxu Ugarte.

Gehiago irakurri: Ke egunak Gasteizen

52. Durangoko Azoka: sormenaren lurraldera bisitan

durango

Badator! Hemen da! Abenduaren 6tik 10era zabalduko ditu ateak 52. Durangoko Azokak. Euskarazko eta euskal kulturaren erakusleiho, merkatu, topagune, hauspo1 eta bizigarri, ezinbestezko hitzordua da Durangokoa. Xabier Etxaniz Rojo idazleak duela urtebete AIZU!n esan zuen moduan, “Durangoko Azoka gure Meka da”. Bada, gu ere bagoaz erromes! Etorri nahi? Eñaut Mitxelena.

Gehiago irakurri: 52. Durangoko Azoka: sormenaren lurraldera bisitan