Booktegi, sarean apala bete liburu

booktegi

Book, liburu. -tegi, lekua adierazteko atzizkia. Bien batura da Booktegi, Interneten topa daitekeen liburutegi berezia: euskarazko liburuak musu-truk leitzeko edota idatziak plazaratzeko aukera eskaintzen du. Eñaut Mitxelena.

Gehiago irakurri: Booktegi, sarean apala bete liburu

Itzal lausoak argitara

karitas

Etxebizitza bat eskuratzeko gero eta zailtasun handiagoak, laguntzen murrizketak, jarrerak gogortu izana… Kaletik irteteko aukera eskasak dituzte etxerik gabe geratu diren hainbat lagunek. Euskal Herrian, 3.000 etxegabe baino gehiago daude, premia larriak jota. Bizkaiko hiriburuan, Beste Bi plataformak “bestelako Bilbo hiria” du aldarri, kalean daudenen egoera zaila hainbat talderekin elkarlanean diharduela azaleratu nahian. Maider del Olmo.

Gehiago irakurri: Itzal lausoak argitara

Gazteluak gailurra koroatu du

irulegi

Bost mendeko negualdiaren ostean ernatu da Irulegiko gaztelua (Aranguren bailaran). 1494an, orduko Nafarroako errege-erreginek eraikina botatzea erabaki zuten, arrazoi estrategikoengatik. Ama-lurrak bere baitan gorde zituen gazteluaren aztarnak; arima, berriz, bizilagunen oroimenean egon da bizirik. Herritarrek gaztelua berreskuratu dute, eta, hala, Nafarroako historiaren puzzleari pieza garrantzitsu bat itsatsi diote. Arkaitz Almortza. Argazkiak: Aranzadi Zientzia Elkartea.

Gehiago irakurri: Gazteluak gailurra koroatu du

Barrongo urtegia, iragana eta oraina parez pare

ibaia

Barron eta Atiaga artean, 4,9 hektometro kubikoko urtegia eraiki nahi du Arabako Foru Aldundiak Espainiako Nekazaritza Ministerioaren mendeko Acuaes enpresarekin batera. Añanako Kuadrilla ureztatzeko 1999. urtean onartu zuten planaren ginga izango litzateke, eta 182 milioi euro gastatuko lituzkete. Urtegiaren kontra duela bi urte sortu zen herri-plataformak bultzatuta, prozesu parte hartzaile bat abiatu dute eskualdean, eta adituek proiektu zaharra aztertu dute. Barrongo urtegiak Europako uraren legeria urratzen duela ondorioztatu dute. Estitxu Ugarte.

Gehiago irakurri: Barrongo urtegia, iragana eta oraina parez pare