Ttinka, lehen haurtzaroan ere euskaraz

haurtzaindegia

2019ko urtarrilean irekiko da Baxenabarreko lehen haurtzaindegi euskalduna, Ttinka izenekoa, murgiltze sistema eskaintzeko. Proiektuak denbora eman baldin badu ere gauzatzeko, bururaino eta osoki eramana izan da, eta laster euskarazko zaintza kolektiboa ahalbidetuko du hogei bat familiarentzat. Leire Bidart profesionalak, proiektuaren hastapenetik hor denak, azaldu digu zein ibilbide egin duten haurtzaindegi horren sortzeko eta nolako onura izan dezakeen haurrentzat eta familientzat ttipitik ingurumen euskalduna eskaintzeak. Graxi Irigarai.

Gehiago irakurri: Ttinka, lehen haurtzaroan ere euskaraz

Bilbotik itsasora

bizi

Bizikletazaleen aspaldiko eskaera da: Bilbo eta Getxo lotuko dituen bidegorria egitea. Duela urte batzuk onartu zuten egitasmoa erakunde publikoek, baina gaur-gaurkoz ez da gauzatu. Hori dela eta, hilero, azken larunbatean, bizikleta martxa egin ohi dute Biziz Bizi elkartekoek, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza paretik abiatuta. Tarte hori bizikletaz egiteko moduan jar dezaten dute helburu. Hil honetako martxa berezia izango da, eta jai giroa nagusituko da, ekimenak bigarren urteurrena beteko duelako. Maider del Olmo

Gehiago irakurri: Bilbotik itsasora

Motxila hartu, eta mandazainak gogoratu

mandazainak

XIX. mendera arte, Arabako Errioxako mandazainak Bermeoko portura joan ohi ziren garia, gatza, ozpina eta ardoa eramatera, eta, bueltan, arrain freskoa eta gazitua eramaten zituzten. Azken asteotan, bermeotar talde bat Ardoaren eta Arrainaren GR–38 ibilbidea egiten ari da, trukearen kultura eta historia berreskuratzeko asmoz. Oionen hasi zen txangoa, eta, zazpi etapa osatu ostean, Bermeon amaituko da ibilaldia, XXIV. Arrain Azokako igandean. Estitxu Ugarte.

Gehiago irakurri: Motxila hartu, eta mandazainak gogoratu

Trenico-ren azken hasperena

trena

Garai ez urrun batean, Lizarraren eta Gasteizen arteko harremanak oso estuak ziren. 1927tik 1967ra bitartean, Vasco-Navarro trenak lotu zituen bi hiriak, eta horrek burdinbidearen alde bietako herrien arteko hartu-emanak sendotu zituen. Azpiegiturak garapenari zabaldu zizkion ateak Ega ibaiaren lurretan. Oso maitatua izan zen, eta maitasun hori garraiobideari jarri zioten izenak islatzen du: “Trenico”. Berriki, 50 urte bete dira trenak azken bidaia egin zuenetik; bada, urteurrenaren aitzakiarekin, Lizarrako lagun talde batek dokumental bat egin du trenaren memoria berreskuratzeko. Hala, luze iraungo du trenaren itzalak. Arkaitz Almortza Muro. Argazkiak: Sancho El Sabio Fundazioa.

Gehiago irakurri: Trenico-ren azken hasperena