Xerezade, Interneten eta euskaraz

xerezade

Bai, Xerezade modernizatu eta euskaldundu egin da. Ana Morales (Bilbo, 1969) eta Jasone Larrinaga (Mungia, 1969) dira Xerezade. Podcast blog bat dute Interneten, Xerezaderen Artxiboa izenekoa, non hainbat kontu zabaltzen dituzten. Gehienak, ipuinak. Guztiak, euskaraz. M. Egimendi. Argazkiak: Mikel Martinez de Trespuentes.

Gehiago irakurri: Xerezade, Interneten eta euskaraz

Euskal doinuen Japoniako laguna

japo

Shogoren etxea da Euskal Herriko enbaxada Japonian. Nor ez da egon han? Azken hiletan, besteak beste, Willis Drummond, Huntza eta Esne Beltzakoek ezagutu dute. Azkenak geu izan gara: Elepunto eta konpainia. Txomin L. Aramaio.

Gehiago irakurri: Euskal doinuen Japoniako laguna

Etxebizitza kooperatiboak, banakako gelaxkatik abaraska kolektibora

abaraska

Gurasoen etxetik joateko beharra sumatzen dugunean, zalantza klasiko bati aurre egin behar izaten diogu: alokairuan bizi? “Bankuarekin ezkondu” eta hipoteka bat eskatu? Edo, akaso, okupazioa aukeratu? Bada, horiez gain, beste aukera bat ere bada, aurrekari sendoak ditu, eta Euskal Herrian gero eta ezagunagoa da: etxebizitza kooperatiboak. Zer dira, zehazki? Iban Lantxo.

Gehiago irakurri: Etxebizitza kooperatiboak, banakako gelaxkatik abaraska kolektibora

Tretatxu, baserritarren heroia

tretatxu

Larrauriko (Bizkaia) bidelapurraren ibilerek oihartzuna izan zuten XVIII. mendean, batez ere Bizkaian. Bere ausardiarengatik egin zen ezagun, baita garaiko ordena morala hausteagatik eta handikien aurrean ez makurtzeagatik ere. Botereak gaizkiletzat jo zuen; herriak, aldiz, heroitzat. Nor izan zen, baina, Bautista Landa Tretatxu? Haren biografian murgiltzea abentura zirraragarria da: lapurreta, ihesa, traizioa… Herri kulturak lapur sozialari aitortu zizkion lekua eta garrantzia ahaztu barik, orduko gizarte gatazken isla da pertsonaia. Maider del Olmo.

Gehiago irakurri: Tretatxu, baserritarren heroia