Azoka bakarra, Azoka asko

durango

Iritsi da euskal kulturaren urteko hitzordu garrantzitsuena. Abenduaren 5ean zabalduko ditu ateak Durangoko 53. Azokak. Hilaren 9ra arte, aniztasuna aldarrikatuko du, DA! asko dira lelopean. Eñaut Mitxelena.

Gehiago irakurri: Azoka bakarra, Azoka asko

Kanarietan lainoak edaten dituzte

hierro

Kanariar uharteetan, ez zuen euri tantarik bota 1948an. Putzuak lehortu egin ziren, lurrak pitzatu, fruta arbolak ihartu, behiak eta ardiak hil. Beste aukerarik gabe, hamabi mila kanariar Venezuelara abiatu ziren, 94 belaontzitan. Hierro irla txikian, ordea, Tadeo Casañasek ideia harrigarria izan zuen egarria asetzeko: lainoak jeztea. Ander Izagirre

Gehiago irakurri: Kanarietan lainoak edaten dituzte

Apustuen izurritea, kontrolik gabe hedatzen

apustua

Apustu etxeen izurritea zabalduz doa, etenik gabe, munduan zehar. Euskal Herrian, motelago; baina, hala ere, gero eta establezimendu gehiago ari dira irekitzen gure herri eta hirietako auzoetan. Milaka pertsona murgiltzen dira jokoaren zurrunbiloan. Ander Aranburu.

Gehiago irakurri: Apustuen izurritea, kontrolik gabe hedatzen

Egin Klika, aukeratu euskara!

korrika

21. Korrikak Gares eta Gasteiz lotuko ditu, 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean, bidean bi mila kilometro baino gehiago egin ostean. Klika egitera gonbidatuko gaitu, euskara aukeratzera, bere garaian Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik egin zuen bezala. Horrexegatik omenduko du 21. Korrikak, euskara batuaren 50. urteurrena ospatu berritan. M. Egimendi.

Gehiago irakurri: Egin Klika, aukeratu euskara!