Zangozaldeko AEK-k euskaltegia berria

zangozaPasa den hilaren 18an inauguratu zuten Zangozaldeko AEKren egoitza berria. Inguruko euskaltzaleek eta ikasleek pozik hartu zuten ekitaldia; izan ere, azken ikasturtean, 40 bat lagun ibili dira euskara ikasten eskualdean, baina hainbat egoitzatan sakabanatuta: Irunberriko ikastolan, Zangozako ikastolan eta udal areto batean... Hemendik aurrera, irakasleen gelaz gain, hiru ikasgela eta atseden gela bat dituen Zangozako egoitza berrian elkartu ahal izango dira, bi irakasleren laguntzarekin euskara ikasten jarraitzeko.  

Laguna doan eta zu merkeago!

bikoteAzken hiru urteetan bezala, datorren ikasturterako ere euskara ikasteko matrikula bat zozkatuko du AEK-k bere ikasleen lagunen artean. Ikasturte honetan AEKn egon diren ikasleek euskara ikasi nahi duten lagunen izenak proposatu ahal dituzte, AEKren webgunean galdetegia betez. Jasotzen diren izen guztien artean, matrikula bat zozkatuko da, eta izena proposatu duen ikasleak % 50eko beherapena izango du bere matrikularen prezioan. Dagoeneko egin daitezke proposamenak, irailaren 22ra arte. Saridunaren berri irailaren 27an emango du AEK-k. Argazkietan dituzue aurreko ikasturteetako irabazleak.

Nojan (Kantabria) ere, euskaraz

nojaAspaldiko eskaera bati erantzun nahian, Barakaldoko berbalagunak udarako berba talde bat osatzekotan dabiltza Kantabriako Noja herrian, ez baitira gutxi udako oporrak herri horretan igarotzen dituzten Ezkerraldeko bizkaitarrak. Hortaz, hala nahi duten guztiek, uztailean eta abuztuan edukiko dute opor giroan elkartu eta euskaraz jarduteko aukera, Nojan bertan, esan bezala. Hori bai, izena aurretiaz eman beharko da, 678 626 567 telefono zenbakian edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta helbidean.