Abian da AEK-Harmaila hitzarmena

AEK-k eta Harmaila aldizkariak hitzarmena sinatu dute, urtebeterako. Besteak beste, erabaki hauek adostu dituzte: AEK-k Harmailaren harpidetza egingo du bere euskaltegi guztietan, prezio berezian. Aldi berean, Harmailak harpidetza eskaintza berezia bermatuko die AEK-ko langileei, 2018-2019 ikasturteko ikasleei eta zerbitzu erabiltzaile guztiei (mintzapraktika egitasmoak, AHIZE-AEK aholkularitza zerbitzuko eta Euskaratu itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzuko bezeroak, Korrika laguntzaileak eta AIZU! aldizkariaren harpidedunak). Kirolari eskainitako Harmaila euskarazko aldizkaria 2017. urtean sortu zen, eta bost zenbaki argitaratzen ditu urtean.

Bi euskaltegi estreinatu berri Bizkaian

kaltxangoIkasturte honen hasieran, bi euskaltegi berri inauguratu ditu AEK-k, biak Bizkaian: Ermuko Kaltxango AEK eta Igorreko Kubulu AEK. Ermukoa Zeharkale 16.ean dago; Igorrekoa, berriz, Elexalde kaleko 10. zenbakian. Bertako ikasleak eta irakasleak pozarren ari dira gozatzen egoitza berriez.

Hemen da 21. Korrika!

korrikaAzaroaren 7an aurkeztuko da KORRIKAren 21. edizioa, Donostiako San Telmo museoan. Bertan izango da AEK-ko Artezkaritza Kontseilua, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiarekin eta Korrika arduradun Asier Amondorekin batera. Badator 21. Korrika! Egon hadi!

AEKren eta Osasunaren arteko hitzarmena

osasunaClub Atl├ętico Osasunak eta AEK-k hitzarmena sinatu dute, futbol taldean eta fundazioan euskararen kudeaketa hobetzeko plana diseinatzeko eta ezartzeko. Hala, honako lan ildo hauek garatzen hasiak dira, beste batzuen artean: sentsibilizazio jarduerak, euskara eskolak eta itzulpen plana. C.A. Osasunaren estatutu sozialen bosgarren artikuluak dio gaztelania eta euskara direla klubaren berezko hizkuntzak, eta, ondorioz, biak erabiliko direla normaltasunez jarduera guztietan. Xede hori bat dator AEKren misioarekin: herritarrek eta eragileek, egunerokoan, euskara normaltasun osoz erabiltzea.