21. Korrika: Klika Garesen, Klika Gasteizen!

klika

Atzerako kontaketa amaitzear da: apirilaren 4an abiatuko da 21. Korrika Garestik, Klika! lelopean, hamaika egunez euskararen lekukoa Euskal Herriko txoko eta bazter guztietara eramateko. Jomuga, berriz, Gasteiz izango da; apirilaren 14an iritsiko da bertara euskararen eta AEKren aldeko lasterketa erraldoia. Hamaika egun, pausoz pauso, eskuz esku, etenik gabe, atsedenik gabe. Indarrak batzeko nahikoa denbora izango da Garesen, Korrikari hasiera emateko prestatu duten egitarauari esker. Azken indarrak xahutzeko ere arazorik ez da izango, Gasteiz egun osoz jai giroan murgilduko duen azken jaiari esker. Eñaut Mitxelena.

Gehiago irakurri: 21. Korrika: Klika Garesen, Klika Gasteizen!

Utopia eskuekin eraikitzen

zorokiain

Ametsak dituzte iparrorratz. Duela bost urte, Zorokiain (Untzitibar) herriaren hondarrak erosteko aukera izan zuten Errekazar bizilagun elkarteko kideek, eta, harrezkero, beren ametsen bizilekua izango den herria eraikitzen ari dira. Ahanzturaren sasiz inguratua zegoen herriak beste aukera bat izanen du. Hala, hogei urte luzez mutu egon diren karrikak haurren irribarrez eta algaraz jantziko dira, eta halaxe berpiztuko da herriaren bihotza. Arkaitz Almortza. Argazkiak: Iban Aginaga.   

Gehiago irakurri: Utopia eskuekin eraikitzen

MINERVA, emeki egindako aldizkari ilustratua

minerva

Minerva aldizkaria “XIX. mendeko aldizkari ilustratuen berrinterpretazioa” da, garai hartako kazetaritzaren magia berreskuratu nahi duen proiektua, orduko teknologia erabiliz. La Taller grabatu tailer eta galerian sortu zen ekimena, eta Erredakzioa izeneko lokalean egiten dute EHUko Kazetaritza graduko irakasle Tania Arriagak eta Maite Martinez de Arenaza grabatu egileak. M. Egimendi. Argazkiak: Mikel Martinez de Trespuentes.

Gehiago irakurri: MINERVA, emeki egindako aldizkari ilustratua