Artsakh Errepublika, Googlen ez dagoen herrialdea

mug

1991ko abenduaren 10ean, independentziaren gaineko erreferenduma egin zuten bertan bizi ziren azeriarrek (biztanleriaren % 20) trabak jarri arren. 132.000 pertsonak bozkatu zuten, % 99,98k alde. Azerbaijanek ez zuen onartu, eta gerra hasi zen. Egun, inork ez du Artsakh aitortzen. Halarik ere, errepublika independentea balitz bezala funtzionatzen du. Juan Luis Mugertza.

Gehiago irakurri: Artsakh Errepublika, Googlen ez dagoen herrialdea

21. Korrika 11 argazkitan

korrika

Korrika ezin da azaldu 11 iruditan, baina ezta 11.000 argazkitan ere. Euskal Herri osoko eta kanpotik etorritako mota eta adin guztietako Korrikazaleek eraman, musukatu edota laztandu dute lekukoa; edo, ukitu barik, haren inguruan egin dute lasterka; edo bide bazterretik txalotu dute. Gauez eta egunez. Elurretan, euripean eta eguzki azpian, Klika egin dute guztiek. Guk 11 potret besterik ez dugu aukeratu, aliritzira. Bestela, ezin.

Gehiago irakurri: 21. Korrika 11 argazkitan

Andetxako eliza, kulturaren gotorleku

andetxa

Elizaren sabaitik jausitako harriak kokatu du Arabako Andetxa herri txikia mapan. Izan ere, teilatuaren konponketarekin hasi zen berridazten Andexako istorioa; handik urte luze batzuen buruan  amaitu da, Xabier Egaña artistaren Bizitzarako margoak egitasmoarekin. Horren ondorioz, egun laurogei bizilagun besterik ez duen herri honek 3.000 bat lagunen bisita jasotzen du urtero, zer eta San Miguel elizaren horma koloreztatuez gozatzeko. Josune Velez de Mendizabal.

Gehiago irakurri: Andetxako eliza, kulturaren gotorleku

Elkartasuna hezurmamitu

 

besarkada

M5 Herrien arteko besarkada lelopean, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformakoek Durangon batzeko deia egin dute, migratzaileen alde. Maiatzaren 5ean da hitzordua, Euskal Herrian ez ezik, Europa osoan ere, hauteskunde garaiotan elkartasun erakustaldia egitea xede. Hala, salatu egingo dituzte bai Europako migrazio politikak bai hainbat alderdi politikoren mezu “arrazistak eta xenofoboak”. Maider del Olmo. 

Gehiago irakurri: Elkartasuna hezurmamitu