ESANAK 449

“Arrazismoa mundu osoan dago, koronabirusaren aurretik ere mundu mailako pandemia zen”
Spike Lee, zinema zuzendaria

“Kultura barik ez gara ezer”
Eneritz Artetxe, aktorea eta idazlea

“Erdigunerako bidean urratsak egiten ari ginen, baina birusak euskara berriro  "periferizatu" duela iruditzen zait”
Kike Amonarriz, soziolinguista

“Euskal matriarkaturik ez da; bai, ordea, euskal patriarkatua”
Estitxu Garai, kazetaria, EHUko irakaslea eta ikerlaria

“Pandemian, haurrei eskatu diegu heldu izateko; adinekoak, aldiz, umeak balira bezala tratatu ditugu”
Pilar Kaltzada, kazetaria eta komunikatzailea

"Euskaldunok bigarren mailako herritar bihurtu gaituzte alarma egoeran"
Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia

ESANAK 448

“Politikak ere kultura entretenimendu soiltzat jotzen badu, gaizki goaz”
Aitziber Garmendia, aktorea

“Gizakiak badu heldua izateko garaia, eta zein gauza ezin dituen egin erabakitzen hastekoa”
Juan Luis Arsuaga, paleoantropologoa

“Badugu bide luzea ikusarazteko itzulpen on batek asko lagun dezakeela eta sasi-itzulpen edo itzulpen txar batek kalte handia egin dezakeela hizkuntzaren erabileran”
Bego Montorio, itzultzailea

“Hitzaren usurpazioa da larriena askatasunerako”
Felix Talego, antropologoa

 “Oro har, euskarak ez du behar lukeen tokirik euskal politikan, ez Iparraldean ez Hegoaldean”
Jean-Louis Davant, idazlea

“Ezjakintasuna  zientzia eta ezagutza baino askoz garestiagoa da”
Pedro Miguel Etxenike, zientzialaria

ESANAK 446

“Ez gara heroiak, eta ez dugu zertan izan; beldurra ez dugu borrokatu behar, harekin bizitzen ikasi behar da”
Enrique Saratxo, psikiatra

“Iraultza bakoitzaren aurretik plan operatibo bat eduki nahi baduzu, sekula ez da iraultzarik izango”
Yanis Varoufakis, ekonomialaria eta politikaria, Greziako Ekonomia Ministro ohia

“Eliteek desberdintasuna areagotuko duten politikak onartzeko baliatzen dituzte krisialdiak”
Naomi Klein, kazetari eta idazlea

“Sustrairik ez duzunean, badituztenak zaintzen eta bizi izaten dituzten herriek liluratu egiten zaituzte”
Marek Jacek Grzeszozyk, geografoa eta euskara ikasle poloniarra

“Hilabete ez, langile batzuek urtebete, bi urte edo hiru ematen dute konfinatuta”
Marling Castillo, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldeko kidea

“Gizakiak inoiz ez du izan hainbesteko baliabiderik, gaitasunik eta kapitalik. Beraz, inoiz ez da izan hainbesteko arduragabekeriarik”
Pepe Mujika, Uruguaiko presidente ohia

ESANAK 447

“Kontrol soziala izango da pandemiako irabazle handienetakoa”
Marina Garcés, filosofoa

“Koronabirusaren ostean politikak zein norabidetik joko duen aurreikusterik ez dago, baina orain daukagu elkartasun sozialaren idealak sendotzeko aukera”
Judith Butler, filosofo feminista

“Funtzio sozial bat duten hedabideek iraungo dute”
Libe Mimenza, Euskal Hedabideen Behategiaren koordinatzailea

“Hobe pandemien jatorriari arreta jartzea eta haiek prebenitzea, sendatzea baino”
Juan Tomas Alcalde Diaz de Cerio, biologoa eta saguzarretan aditua

“Arazoa ez dira birusak, pertsonak baizik”
Yuval Noah Harari, historialaria

“Ezin gara izan feminista euskaltzale izan gabe, ezta euskaltzale feminista izan gabe ere”
Lorea Agirre, idazlea eta Jakin aldizkariaren zuzendaria

ESANAK 445

“Planeta salbatu nahi baduzu, zure botoa zure dieta baino askoz garrantzitsuagoa da”
David Wallace-Wells, kazetaria

“Mundu matxista eta faxista honek sumindurarik eragiten ez badigu, geu ere arazoa gara”
La Furia, rap abeslaria

“Lana egin, egin behar da, baina ez dugu zertan onartu lan egiteko modu hau”
Naiara Puertas, kazetaria

“Hizkuntza sexistak ez dira existitzen; diskurtso sexistak, ordea, bai"
Irene Arrarats, euskaltzaina

“Armen industriak gerrak betikotuz eusten dio”
José Gayá, Los hilos del tablero dokumentalaren egilea

“Boto abertzale asko dago, euskararen alde, itxuraz, baina ez gara gauza euskarazko egunkari bati bere irmotasunean eusteko”
Josetxo Lizartza, kazetaria