On-line ikastaroak AEKn otsailetik aurrera

AEK-k mailak egiaztatzeko zein datorren ikasturtean 4. maila prestatu ahal izateko on-line ikastaroak antolatu ditu. Biek ala biek izango dute 100 orduko iraupena eta otsailaren 12tik ekainaren 20ra bitartean burutuko dira.
Ikastaro mota bietan, ikasleak tutore baten artapen eta jarraipen pertsonalizatua izango ditu. Baita bideo- eta audio-konferentzia bidezko tutoretza saioa ere bi asterik behin. Mintzasaioei, berriz, ordubete eskainiko zaie astero.
Baliabide edota baldintza hauek izan beharko ditu ikastaroan izena eman nahi duenak: IKTen oinarrizko erabilera ezagu-tzea eta webcam edota mikrofonoa eta Interneterako konexioa edukitzea. Software libre edo doakoa erabiliko denez, ikasleak ikastaroaren bidez eskuratuko du beharrezkoa den bestelako softwarea.
Izena otsailaren 12rako eman beharko da helbide honetan: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. . Informazio gehiago: www.egela.aek.org

Nafarroako Legebiltzarrak euskaltegien lana goretsi du

Nafarroako Legebiltzarrak euskaltegien lana goretsi du

Nafarroako Legebiltzarrak IKA eta AEK euskaltegien lana aintzat hartu du, haien jardunari esker milaka herritar euskaldundu direlako azken 40 urteotan: UPNk, Aralar-NaBaik, PSNk, Ezkerrak eta atxiki gabeko parlamentariek Bilduk aurkeztutako mozioaren lehen puntua babestu dute. Horrez gain, Legebiltzarraren gehiengoak eskatu dio Nafarroako Gobernuari euskaltegiei dagokien 2013ko diru partida ahalik eta azkarren esleitzeko, eta 2014an iazkoa gerta ez dadin neurriak hartzeko.
Gobernuak, ordea, ez du inolako asmorik erakutsi 2013ko partida gauzatzeko, ezta 2014koa aurreikusteko ere. Horrez gain, ez du Helduen Euskalduntzea sustatu edota planifikatzeko intentziorik ere agertu.
Haatik, IKAk zein AEK-k azaldu dute irmo jarraituko dutela nafar helduak euskalduntzen, orain arte egin duten bezala. Aurten, dagoeneko milaka lagun dabiltza euskara ikasten Nafarroako euskaltegietan.