Euskara ikasi dutenen bizipenak ezagutzeko mahai-ingurua

garaizOraindik ere euskara ikasteko zalantzarik duenak beldur oro uxatu ahal izango du irailaren 11n, Iruñeko Katakrak gunean (Kale Nagusia, 54) egingo den mahai-inguruari esker. Izan ere, Garaiz – Nosotros hemos llegado a tiempo izenburupean, euskara heldu aroan ikasi dutenen testigantzak ezagutu ahal izango dira Nafarroako AEK-k antolaturiko ekitaldian. Hots, euskara ikastea posible dela eta euskaraz komunikatzeko gai direla erakutsiko dute parte hartzaileek, euren lekukotasunak azalduta. Esan bezala, hilaren 11n izango da hitzordua, 11:00etan.

Ikasleen festa egingo dute Iruñean

festaEuskara ikasten ari direnen eta ikasi izan dutenen festa ospatuko du Nafarroako AEK-k Iruñeko Nabarreria Plazan irailaren 18an. Hala, euskara ikasleen topaleku bihurtu nahi dute festa, eta, bide batez, akuilu jende gehiago hurbil dadin euskaltegietara. Finean, euskaraz bizi nahi dutenentzako jaia izango da. 19:00etan hasiko da eta, oraindik egitaraua erabat zehazteke badago ere, ekitaldi ugari izango dira: musika emanaldia, mintzodromoa, lehiaketa... Musika eskaintzari dagokionez, esaterako, Izaki Gardenak taldeko Jon Basagurenek emanaldia eskainiko du, eta jendea dantzan jartzeko DJ-rik ere ez da faltako. Gorputzak ez ezik mingainak ere dantzatzeko, aldiz, mintzodromoa antolatuko dute (parte hartzeko aldez aurretik jakinarazi behar zaie antolatzaileei, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita hilaren 11 baino lehen). Horiez gain, bakarrizketa saioa, zozketak eta “bestelako sorpresak” ere izanen dira Nabarreria plazan. Hori gutxi ez eta hilaren 18ko hitzordua iritsi bitartean motorrak berotzeko, euskara ikasleen esperientzia ardatz izango duen lehiaketa antolatu dute Nafarroako aekideek. Parte hartu nahi dutenek euskara ikasle moduan bizi izandako esperientzia azaldu beharko dute esaldi bakarrean. Kontakizunik ederrenak saria jasoko du festa egunean bertan, orduan jakinaraziko baitute irabazlearen izena. Hori bai: parte hartzaileek hilaren 15a izango dute euren bizipenak bidaltzeko azken eguna. Horretarako, arestian aipaturiko helbide elektronikoa baliatu beharko dute.