Hilerriak tontorretan

GURUTZEAK

Euskal Herriko mendi tontor askotan ikus daitezke gurutze eta oroitarriak. Tradizioari lotutakoak batzuk, hildakoen oroimenez ipiniak besteak, paisaiaren zati bihurtu dira gailur askotan. Baina azkenaldian ugaritzen ari direla eta, haien egokitasuna hizpide bilakatu da, eta neurriak ere hartu dituzte non edo non. Esaterako, Hernion. Azken urteotan gehiegi paratu dituztela iritzita, gurutze eta oroigarriak kentzeko lanean hasi dira Herniopeko udalak. Eñaut Mitxelena.

 

 

Gehiago irakurri: Hilerriak tontorretan

Sarean hobe

sarean

Krisiaren munstroa esnatu zenetik, Nafarroako hainbat udalerri eta eskualdetan ibili da izua zabaltzen. Agoitzen, esaterako, eragina nabarmena izan da, eta kinka larrian utzi du herria: lantegiak itxi dira, langabezia tasak nabarmen egin du gora, etxegabetzeak egon dira… Ohiko legez, finantzen munduan sortutako gatazkaren eragina batere errurik ez dutenek pairatzen dute, hots, herritarrek. Egoera honen aurrean, bizilagunen alde lan egiten duten elkarteak batu egin dira, munstroari sarea botatzea helburu. Arkaitz Almortza.

 

 

Gehiago irakurri: Sarean hobe

Landatu,hazi, elikatu

basoa

Hirigunean baso jangarri bat sortzeko proiektuari ekin dio Gasteizen Salburua auzoko elkarte batek. Ivan Santamaria.

 

Gehiago irakurri: Landatu,hazi, elikatu

97.0 FM: Bilbo Handian eraikitzen ari den irrati librea

radioa

Bilbo Handia. Piztu irratia, bilatu 97.0 FM dialean eta entzun. Gasteizko Hala Bedi irrati librea emititzen! Nolatan, ordea? Bada, hainbat arazo tarteko, irailean isildu zen Tas-Tas irrati librearen seinalea frekuentzia horretan, baina ordurako hasiak ziren Bilbo inguruko hainbat lagun 97.0 Salba Dezagun kanpaina astintzen. M. Egimendi

 

 

Gehiago irakurri: 97.0 FM: Bilbo Handian eraikitzen ari den irrati librea