Etxe berri bat Gasteizko euskaldunentzat

gasteiz

Oihaneder Euskararen Etxea jarri dute martxan Arabako hiriburuan; hizkuntza eta euskarazko kultura ardatz izango dituen proiektu zabalago baten lehen harria da. Ivan Santamaria. Argazkia: Argazkipress.

Gehiago irakurri: Etxe berri bat Gasteizko euskaldunentzat

Plazera izan da, Willis

willis

Hamar urteren ostean, Willis Drummond taldeak bere bidea eten du. Itzuliko ote diren argitu gabe, taldekideek deliberatu dute proiektuak pausaldia behar duela. 2004an hasi ziren, eszenatokiz eszenatoki, zuzeneko kontzertuak egiten; eta, lanaren nahiz talentuaren indarrari esker, arrasto berezia utzi dute Euskal Herriko zein Europako musikagintzan. Egoitz Zelaia. Argazkiak: Amaia Oca.

Gehiago irakurri: Plazera izan da, Willis

Komikien aterpea

komikigunea

Aterpe berria dute komikiek. Berri eta bizia: komikiari loturiko orotariko funtsen gordailu eta, era berean, komikigintzaren dinamizatzaile izan nahi duen Komikigunea. Komikizale eta egileen bilgune eta ekintza-gunea. Komikietako bineten antzera, mundurat zabaldutako leiho handia. Edonork ireki eta gozatzeko leihoa. EƱaut Mitxelena. Argazkiak: Amaia Zabalo.

Gehiago irakurri: Komikien aterpea

19. Korrika kulturaz blai dator

kulturala

Musika, antzerkia, arte plastikoak, gastronomia, bertsolaritza... Ohi den legez, kultur eskaintza oparoa dakar 19. Korrikak. Herrietan osatuko diren Korrika batzordeek antolatutako ekitaldiak ahaztu gabe, badira zirkuitu zabalagoa egingo duten ikuskizunak ere, eta horien berri duzue orriotan. Gainera, hiru lehiaketa antolatu dira Korrika Kulturalaren barruan, nahi duen orok parte har dezan: Bertso-kopla lehiaketa, Korrika kantaren moldaketa lehiaketa eta Bideo lehiaketa. Horien oinarriak www.korrika.eus gunean aurkituko dituzue. M. Egimendi

Gehiago irakurri: 19. Korrika kulturaz blai dator