Ekitaldi berezia Nafarroan AEK eta Korrika babesteko

korrika

Nafarroako eragile ugarik eskaini zieten sostengua AEKri eta 19. Korrikari Iruñeko Zentral Kafe Antzokiko agerraldian. Hainbat arlotako pertsonak bildu ziren euskararen eta euskalduntzearen alde, guztion ahalmena metatzea ezinbestekoa delakoan.

Gehiago irakurri: Ekitaldi berezia Nafarroan AEK eta Korrika babesteko

Karena: haztegia eta plaza

karena

“Ume ondokoa. Plazenta”. Halaxe definitzen du karen hitza Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak. Horrenbestez, izenak izana dakar karena.eu ekimenean. Egitasmo ertain eta txikiak finantzatzeko crowdfunding plataforma euskalduna da Karena. Hots, plazentak hoziari nola, hazteko beharrezko laguntza eta babesa eskaintzen dizkie Karenak magalean hartzen dituen egitasmoei. Eñaut Mitxelena.

Gehiago irakurri: Karena: haztegia eta plaza

Harrien artetik ernatu da gaztelua

gaztelua

Neguko elurteen azpian urteak eman ostean, Amaiurko gaztelua emeki-emeki gorantz doan zuhaixka da. Indartsu ari da hazten, hosto berdeak jaiotzen ari zaizkio, eta Euskal Herriko historiaren berri ematera dator. 2006an, Aranzadi Zientzia Elkartea indusketa lanak egiten hasi zen, eta urte hauetan gaztelua hobeki ezagutzeko aukera ematen duten hamaika aztarna aurkitu dituzte. 2014an, elkartearen eta Amaiurko herritarren artean pasabideak eraiki zituzten auzolanean, bisitariek aztarnategia hobeto ezagut dezaten. Hori dela-eta, martxoaren 7an Harritik herrira festa ospatuko dute, gaztelua herritarren eskura dagoela ospatzeko. Arkaitz Almortza.

Gehiago irakurri: Harrien artetik ernatu da gaztelua