Ur Mara, sormenaren borborra

mara

Ez da baso arrunta, ezta museo arrunta ere. Hormarik gabeko museotzat har liteke, edo naturan kokaturiko esperimentazio gunetzat. Izenari baino izanari erreparatzeko lekua da Ur Mara, Koldobika Jauregi (Alkiza, 1959) artistak Alkizan zabalduriko espazioa. Artea, natura eta etnografia batzen ditu. Eñaut Mitxelena. Argazkiak: Amaia Zabalo.

 

 

Gehiago irakurri: Ur Mara, sormenaren borborra

Mangamore, Japonia Amorebieta-Etxanon

manga

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak Mangamore manganime jaialdiaren zazpigarren edizioa hartuko du urriko bigarren asteburuan. Sarrera aretoa, frontoia, liburutegia, hitzaldi aretoa... guztiak egongo dira jendez beteta, baita kanpoko parkeko karpa ere. Denetariko jendea: familiak umeekin, gazteak... eta publiko espezifikoagoa, Japoniako kultura modernoak erakarria. M. Egimendi.

 

 

Gehiago irakurri: Mangamore, Japonia Amorebieta-Etxanon

Komunikatzeko leihoa

aiara

Eskualdeak faltan zuen euskarazko hedabide baten hutsunea betetzeko sortu zen Aiaraldea.com atari digitala. Harrezkero, irrati bat  jarri dute martxan eta laster paperean ere agerkaria aterako dute. Ivan Santamaria.

 

Gehiago irakurri: Komunikatzeko leihoa

Herritarren Iruñea

labrit

Herri baten historia herritarrek idazten dute; haatik, kontakizun ofizialetik at geratzen dira gehienetan. Hori dela eta, Labrit Tours taldeko kideek pauso bat harago eman dute, eta ezezaguna dugun Iruñea aurkeztu nahi digute lau ibilbide eginez. Hiriaren nortasunaren eta kulturaren berri ematea dute xede; hots, Nafarroako hiriburuaren bihotzeraino bidaiatzen dute, irizpidedun turismoa eginez. Arkaitz Almortza.

 

 

Gehiago irakurri: Herritarren Iruñea