2015eko uda ikastaroekin, EUSKAHALDUN!

forua

Martxoaren 29an Bilbon amaitu zen 19. Korrika arrakastatsuak hitz-joko ezaguna egin zuen, euskaldun eta ahalduntze hitzak elkartuta: euskahaldun! Nork bere ahalmena erabiltzera gonbidatu zuen AEK-k Korrikaren mezuaren bidez. Norberaren ahalmena euskara ikasten hasteko, ikasten jarraitzeko, mintzapraktika egiteko... Kontua ekitea da: eskua altxatu, hitza hartu eta plazan sartu. Udako eskaintzarekin, AEK-k hori azpimarratu nahi izan du: udan ere aukera bikaina dago euskahalduntzen jarraitzeko. Horretarako prestatu du eskaintza zabala barnetegietan nahiz euskaltegietan ikasteko, on-line barne. Helios Del Santo.

Gehiago irakurri: 2015eko uda ikastaroekin, EUSKAHALDUN!

Likoreen iragana eta oraina

gin

Euskal Herriko destilategi zaharrena da Amurrioko Acha; iraganeko tradizioari jarraipena emateko lanean ari da bosgarren belaunaldia. Ivan Santamaria.

Gehiago irakurri: Likoreen iragana eta oraina

Mendizaleari mimoak Zelatunen

zelatun

Gipuzkoaren ia-ia erdian, Hernio eta Gazume mendien tartean dagoen lepoaren izena da Zelatun. Hara joaten den mendizaleak badaki bertan bordak daudela, eta badaki, bordetan sartuz gero, zer aurkituko duen: nahi bada, salda; nahi bada, tragoxka bat; nahi bada, hamaiketakoa; nahi bada, bazkaria. Baina, batik bat, giro goxoa aurkituko du, etxean bezalako zerbitzua. Jose Anjel Aldai.

Gehiago irakurri: Mendizaleari mimoak Zelatunen

“Gure irlak gero eta txikiagoak dira”

irla

Panamako Karibean, koralezko artxipelago batean bizi diren 28.000 kuna indigenak kezkatuta daude itsas mailaren igoeragatik. Arriskuak urrunekoa dirudi oraindik, baina tarteka uholdeak jasaten dituzte eta lurrak oso eskasak dira denentzat: hirurehun familiak kontinentera joateko plana egin dute dagoeneko. Ander Izagirre (www.anderiza.com)

Gehiago irakurri: “Gure irlak gero eta txikiagoak dira”