Trenbide zaharraren lurraldean

ivan

1967. urtean egin zuen azken txangoa Vasco-Navarro trenak. Orain, mende erdi geroago, oinez eta, bereziki, bizikletaz paseatzeko bide berde ederra osatzen du haren ibilbideak Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa artean. Ivan Santamaria.

Gehiago irakurri: Trenbide zaharraren lurraldean

Ulian sigi-sagan

ulia

Donostian, eremu ezin urbanizatuagoaren erdian, hirigunetik esku-eskura dago Ulia mendia. Donostia eta Pasaia artean, itsasoa eta mendia uztartuta, aukera ugari eskaintzen ditu. Horien artean da itsasbazterreko bidea. Eñaut Mitxelena.

Gehiago irakurri: Ulian sigi-sagan

Irrien larrea

irrisarri

Penak zokora eta irribarrea ahora. Ikasturtean pilatutako nekeak alde batera uzteko eta adrenalinaz beteriko egun ederraz gozatzeko aukera eskaintzen du Irrisarri Land-ek (Igantzi, Nafarroa), naturak eta abenturak eskua elkarri ematen dioten lekua. Aitzakiarik ez uda honetan aspertzeko. Arkaitz Almortza.

Gehiago irakurri: Irrien larrea

Hondartzak eta txokoak

 

 

 

iparralde

Opor-egun bero, eguzkitsu eta lasai baterako, zaila izanen da hondartza baino eskaintza hoberik atzematea. Beraz, Lapurdiko kostaldeko hondartza eta txoko batzuk iradokiko dizkizugu uda honetarako. Leku batzuk ezagunak dira kanpotar ororentzat, baina beste batzuk bertako jendeak baino ezagutzen ez dituztenak izanen dira; hortaz, bai sendiarekin, bai lagunekin edo bikotekidearekin goxoan igarotzeko plana proposatuko dizugu. Hendaia, Ziburu, Donibane Lohizune eta Getarian izan gara, eta banan-banan erakutsiko dizkizugu zuretzat aurkitu ditugun txokoak. Egoitz Zelaia.

Gehiago irakurri: Hondartzak eta txokoak

Kresal usaina

lekeitio

Uda kostaldearekin lotzen dugu askok, sarri. Hondartza, itsasoa, uretako jolasak... Lea-Artibaik baditu itsasoarekin harreman estua duten herri eder bi: Ondarroa eta Lekeitio. Egun-pasa joango gara bertara, itsasoarekin loturiko jarduerak egiteko. Goizean, Ondarroako Arrantzaleen Kofradia bisitatuko dugu, eta ostean Ondarroako Arraun Elkartea. Bazkaldu eta gero Lekeitioko Santa Katalina Itsasargiaren txanda izango da. Txomin L. Aramaio.

Gehiago irakurri: Kresal usaina