Ongi etorri Kastonea nekazal turismora

Kastonea Nekazal turismoa Erratzun dago, Baztan bailaran. Baztan Pirinioetan dagoen Nafarroako udalerririk handiena da, eta bailara horretan dago Erratzu herria. Gure proiektua osatzen dute Ballena nekazal etxeak, Kastonea nekazal apartamentuek eta Kastonea jatetxeak. 

Abeltzaintzan aritzen garen familia gazte bat gara; txahalak, ardiak eta txerriak hazten ditugu, eta geure arrautzak eta esnea ekoizten ditugu. Gure nekazal turismora datozenek animaliak nola zaintzen ditugun ikas dezakete eta etxaldeko lanak egiten lagun gaitzakete, hala nahi izanez gero. Horrez gain, gure baserriko produktuak jateko aukera ere eskaintzen dugu gure jatetxean, antzinatik gure familiakoak izan diren errezetetako osagai gisa.

Nekazal turismo osoa hartzeko aukera ere eskaintzen dugu, 36 pertsona arteko taldeak hartuz. Lagun artean, familian edo talde bileretako egonaldi ederra egiteko aukera eskaintzen dugu horrela.

EZ DA ANIMALIARIK ONARTZEN.

 

APARTAMENTUAK

I eta II KASTONEA

NEKAZAL ETXEA

BALLENEA

JATETXEA

KASTONEA

 

 

Gure ostatuen eta jatetxearen kokapena

GPS kokapena: Latitudea: 43.18028 – Longitudea: -1.45550

 

DIruñetik, N-121 errepidean iparraldera hartu, Frantziako norabidean. Oronozera iritsitakoan, Baztanen bertan, errepidea bitan banatzen da. Eskuineko bidea hartu behar da, bailara zeharkatuz. Behin Elizondo, bailarako hirigune nagusia atzean utzita, eskuin aldeko errepideak Erratzuraino eramango gaitu.

Erratzu Iruñetik 50 kilometrora dago, gutxi gorabehera, eta Donostiatik 60 kilometroa (Irundik barrena). 

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios analizando sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Acepto Más información