Baduzu erosketak Internet bidez egiteko ohiturarik?

ikamika

Internetek bizi ohiturak eraldatu ditu: informazioa lortzeko bideak, aisialdi kontuak... eta kontsumo ohiturak, erosketak egiteko modua guztiz irauli baitu. Mundu osoan egin ditzakegu erosketak, etxetik mugitu gabe, klik apur batzuk eginda. Hots, mundua saltoki bilakatu da. Horrek abantailak eskaintzen dizkio erosleari: eskaintza zabalagoa eskura, prezio lehiakorragoak, inguruan topa ezin daitezkeen produktuak... Jakina, arriskuak ere badira, iruzurra jasateko aukera handitzea, kasu. Era berean, saltoki tradizionalek sumatu dute eragina: batzuek, bezeroen beherakada; beste zenbaitek, euren negozioen mesedetan baliatu dute. Egiten dituzue erosketak Internet bidez? Uste duzue baduela eraginik betiko saltokietan? Aguraingo C1 mailako gaueko taldea


1. Virginia Fernandez de Heredia

Bai, inoiz egin dut  Internet bidezko erosketarik; izan ere, oso erosoa da eta edozein gauza aurki daiteke. Gainera, normalean, gauzak dendetan baino merkeago egoten dira.

2. Lurdes Garcia de Garaio

Ez, ez daukat Internet bidez erosteko ohiturarik; gauzak, erosi baino lehen, ikustea eta ukitzea gustatzen zait. Inoiz erosi izan dut teknologia, hori bai, prezio onak aurki daitezke eta!

3. Ainhoa Ibañez de Garayo

Eskaintza onak dituzten hamaika webgune aurki ditzakegu eta benetako pagotxak erosi, baina betiere webgunearen segurtasuna ziurtatuta. Noizbehinka erabiltzen dut, batez ere asteburuetako irteerak erosteko.

4. Maria Imaz

Lehen baino erosketa gehiago egiten da Internetez, baina oraindik ez dut ohitura hori hartu. Erosketak etxetik egitea erosoa izan arren, arrisku handiak ekar ditzake, betiko dendak desagertu eta herriko bizitza galdu egingo delako. Eta orduan, zer?

5. Jaione Azkarate

Internet bidez ia denetik erosi dut: soinekoak, erlojuak, liburuak, jertseak... Baina, batik bat, bidaiak, abantaila handiak dituelako; gainera, normalean, merkeago ateratzen dira. Arropa erosteari arriskutsuagoa deritzot, neurriagatik.

6. Jose Goia

Lehengoan, Land Rover berria erosi nuen Internet bidez. Uste baino askoz ere errazagoa izan zen: zilindrada, kolorea, larruzko bolantea... Den-dena afaldu bitartean aukeratu nuen, hura gozamena! Hurrengoa ere horrelaxe erosiko dut.

7. Inmaculada Alzola

Internet bidezko erosketak aukera ona dira, etxetik mugitu ere egin gabe. Badirudi gero eta erosketa gehiago egiten dela Internetez, iruzur asko egon arren. Dena den, nik ez dut inoiz horrela erosi; izan ere, ez naiz fidatzen.