Quai d'Orsay

quai

Zuzendaria: Bertrand Tavernier. Aktoreak: Thierry Lhermitte, Raphael Personnaz, Niels Arestrup, Bruno Raffaelli, Julie Gayet. Frantzia, 2013.

Istorioa: Frantziako Atzerri ministro Alexandre Taillard de Vorms-en hitzaldiak idazteko kontratatu berri dute Arthur Vlaminck gaztea, eta, beraz, ministroaren bulegoan hasiko da lanean.
Onena: Abel Lanzac eta Christophe Blainen Quai d'Orsay lana, Dominique de Villepin Atzerri ministro izan zeneko garaia erretratatzen duen eleberri grafikoa, hartu du oinarri Tavernierrek goi politikari buruzko satira egiteko. Korapilorik izan ez arren, filmak erritmo bizi eta jostariz erakusten ditu beste ezer baino gehiago oilategiaren antza duen ministerioaren nondik norakoak. Hala, hitzontzikeria hutsalean iaioa den eta ergelkeriaren mugak batere lotsarik gabe zeharkatzen dituen ministroaren erretratu gupidagabea egiten du filmak. Finean, goi politikaren kritika zorrotz bezain barregarria ondu du Tavernierrek, trebeki.
Txarrena: Erritmoak eta elkarrizketa zorrotzek eusten diote kontakizunari. Ondorioz, errepikakorra delako sentipena eragin dezake filmak. Nolanahi ere, zeharo5 gomendagarria da klase politikoa irrigarri uzten duen lana.


EƱaut Mitxelena