IƱaki Irasizabal

irasizabal

Aspaldiko liburuak izan arren, beste aukera bat merezi dutela uste dut.
Camenbert helburu (Susa, 1998)
Nobela beltza eta saiakera uztartu zituen Jon Alonsok liburu honetan. Nobela beltza, bikaina; saiakera, originala, ona izateaz aparte.
Hamalau (Elkar, 1992)
Argumentu eta kontatzeko molde oso ezberdinak erabili zituen Xabier Mendigurenek ipuin-bilduma bikain hau osatzeko.
Satorrak baino lurperago (Alberdania, 2000)
Fikzioaren teknikak erabilita idatzi zuen saiakera hau Pedro Alberdik. Gainera, informazio piloa ere ematen digu gure iragan hurbilari buruz.