Vulk ez da
Vulk
Montgri, 2022

Azken urteotan, Vulk zale askoren ahotan egon da. Gehien-gehienek taldearen kalitatea, haren proposamenaren freskotasuna eta zuzenean erakusten duen indarra nabarmentzen zituzten; itxura guztien arabera, bazirudien Vulk oso talde garrantzitsua izatetik urrats gutxira zegoela. Seguru asko, argitaratu berri duen disko honek, Vulk ez da, lagunduko dio urrats gutxi horiek egiten. Ideia interesgarriz beteriko diskoa da, after punketik eta post hardcoretik edaten duena, baina aldi berean originala eta pertsonala, eta bai adimenera bai gorputzera iristen da. Hizkuntzaren hautua ere nabarmentzeko modukoa da: aurreko lanean, Ground for dogs diskoan, bi abesti baino ez zeuden euskaraz; oraingo hau, aldiz, euskara hutsean grabatu dute, ingelesa bazter utzita. Zuzenean ikusteko irrikan gaude.