Musikari (edo talde) bat? Screaming Trees.
Opari egiteko disko bat? Sweet Oblivion (Screaming Trees).
Musika entzuteko lekurik onena? Etxea.
Zer gosaltzen duzu? Jengibre infusioa.
Zer galtzen zaizu beti? Memoria.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Zozoak beleari ipurdi beltz.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Arnotan.
Zure lehen mito erotikoa? Regan MacNeil.
Pertsonaia historiko bat? Tarzan.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Burgesa izatea.
Zure bertuterik handiena? Daukadana partitzea.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Haiek ni estimatzea.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Familia.