Hendaiako Ondarraitz hondartzan berriro praktikatu ahal izango da naturismoa. Ekialdeko muturrean zehazki, naturismoa praktikatu ahal izango da berriz, auzitegi batek Hendaiako Udalak 2021ean ezarritako debekua baliogabetu duelako. Hondartzaren zati horretan nudismoa egitea oso ohikoa izan da hamarkada askoan, baina 2021eko uztailaren 6an debekatu egin zuen Udalak, hondartzaren hainbat erabiltzaileren eskaerak kontuan hartuta. Inguruko Marin ospitaleko gaixo eta langileak “babesteko” asmoz ere hartu omen zuten erabakia. Debekuari helegitea aurkeztu zioten naturismoaren aldeko hiru elkartek, eta orain Paueko (Frantzia) auzitegiak arrazoia eman die. Horrenbestez, debekua bertan behera geratu da eta Ondarraitzen berriz praktika daiteke naturismoa legez. Hendaiako Udalak erabakia aintzat hartu eta, gainera, dekretu bat landuko duela jakinarazi du, alde guztientzako irtenbide onuragarria topatzeko. Horretarako, elkarte naturistei ere kontsulta egingo diela adierazi du.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.