Txetxeniako Gobernuak musikari buruzko erabaki bitxia hartu du: ez duenez nahi herritarrek erritmo motelegirik edo azkarregirik entzutea, minutuko 80-116 pultsazio dituzten piezak soilik onartuko ditu. Hala, Musa Dadayev Kultura ministroak iragarri du musika, ahots eta koreografia lan guztiek “zorrozki” errespetatu beharko dutela arau berria, Gobernuak “kutsatzailetzat" jotzen duen Mendebaldeko eragina mugatzeko. Errepublika errusiar honek gehiengo musulmana du, eta “onartezina” da, Kultura ministroen esanetan, beste herrialde batzuetako musika barneratzea: "Herriari eta gure seme-alaben etorkizunari txetxeniarren ondare kulturala transmititu behar diegu". Txetxeniako artistek ekainaren 1era arteko epea dute irizpide berrietara egokitzeko. Bestela, Kultura Ministerioak ez die utziko beren lana jendaurrean erakusten.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.