Madril eta Valentziako Euskal Etxeek Europako Euskal Etxeen II. Podcast Lehiaketa antolatu dute. Euskal diasporako euskaldunentzat eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntz eskoletan, irakurlegoetan eta bestelako guneetan euskara ikasten dutenentzat da. Hala, bi kategoria ditu lehiaketak: euskara ikasten ari direnena eta euskara “normaltasun osoz” erabiltzen dutenena. Batzuek zein besteek 5 eta 15 minutu arteko podcasta aurkeztu beharko dute, bakarka edo taldean egina, gaia haiek hautatuta. Lanak aurkezteko epea ekainaren 10ean amaituko da, eta irabazleek Etxepare Euskal Institutuak emandako euskarazko liburu eta ikus-entzunezko lanen sorta bana eskuratuko dute. Ikasleen eta euskaldunen artean euskararen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak. Oinarri zehatzak Valentziako Euskal Etxearen webgunean ipini dituzte: https://euskaletxeavalencia.com/.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.