46. Ibilaldia maiatzaren 26an egingo da, Getxon. Algortako San Nikolas Ikastolak antolatuko du Bizkaiko ikastolen aldeko festa handia, Txonbo! lelopean. Uribe Kostako hainbat herritan eta Txorierriko mendebaldean erabiltzen den hitza da txonbo, uretan murgiltzea adierazteko, batez ere buruz behera. Hitzaren adierari jarraituz, euskararen aldeko txonbo handia izango da maiatzaren 26ko hitzordua. Ohi bezala, hainbat helburu izango ditu Ibilaldiak: euskara eta euskal kultura sustatzea, ikastolen proiektua ezagutaraztea, herriko talde eta eragileekin harremanak sendotzea... Era berean, jaian bildutako dirua ikastolaren inbertsioak diru baliabidez hornitzeko baliatuko da. Azken urteetan egindako jai eredu aldaketaren arabera, Ibilaldiari lotutako ekintzak urte osoan izaten dira. Horrenbestez, maiatzaren 26ko hitzordu nagusia iritsi bitartean izango da bestelakorik. Horren berri zehatza ibilaldia.eus atarian ari dira ematen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.