Azken lau hamarkadetan, itsasoaren gainazalaren tenperatura igoerak aldaketak sortu ditu Bizkaiko kostaldeko makroalgen komunitateetan, EHUko Itsas Bentos Ikerketa taldeak eta Blanesko Ikerketa Aurreratuen Zentroak eginiko azterlan batek egiaztatu duenez. Planetan gertaturiko gehiegizko berotasunaren % 90 itsasoak xurgatu du; ondorioz, ozeanoaren gainazalaren tenperatura nabarmen igo da. Gainera, mundu mailan hamarkada bakoitzeko 0,15 ºC igo bada ere, euskal kostaldean 0,23 ºC igo da. Horren eraginez, euskal kostaldeko makroalgen komunitateetan aldaketak izan dira. Hala, hainbat funtzio ekologiko jokoan daudela ohartarazi dute ikerketaren egileek. Adibidez, gehien murriztu diren espezieak, Gelidium comeum, esaterako, egituratzaileak dira. Hau da, organismo askoren habitat egokiak sortzen dituzte. “Espezie egituratzaileak gutxiagotu ahala, ez dugu antzeman funtzio ekologiko garrantzitsu horiek ordezkatuko dituen beste espezierik, eta horrek komunitateen degradazioa dakar” azaldu du Olatz Arriaga Telleria biologo eta Itsas Bentos taldeko kideak.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.