Musikari edo talde bat?

Ismael Serrano.
Opari egiteko disko bat?
Bilbao 00:00h (Kepa Junkera).
Musika entzuteko lekurik onena?
Beti entzuten dut autoan.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta eta tostadak marmeladarekin.
Zer galtzen zaizu beti?
Denbora.
Zein esaldi errepikatzen duzu askotan?
"Ikusi ondoren denok gara jakintsuak".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea?
Arropan, musikan... bizio asko!
Zure lehen mito erotikoa?
Gure belaunaldian Sabrina zen hizpide...
Pertsonaia historiko bat?
Lehengo trikitilariak, haiek bai meritua!
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena?
Beste kaña bat, mesedez.
Zure bertuterik handiena?
Beti aurrera egitea, konstantzia.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna?
Fideltasuna.
Zer eramango zenuke uharte huts batera?
Originala izango naiz: trikitia.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.