Arg: Ibai Arrieta.
Musikari (edo talde) bat? Gorka Urbizu.
Opari egiteko disko bat? M-ak taldearen Barkatu ama.
Musika entzuteko lekurik onena? Soinu ekipo ona duen edozein.
Zer gosaltzen duzu? Laranja zukua, fruta, jogurta muesliarekin, galletak eta kafea.
Zer galtzen zaizu beti? Aterkia.
Zein esakune errepikatzen duzu? “Printzipioz”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Musika instrumentuetan.
Zure lehen mito erotikoa? Ez zait bat bera ere bururatzen.
Pertsonaia historiko bat? Joan Mari Torrealdai.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Espidifen.
Zure bertuterik handiena? Ezetz esaten ikasten hasi naiz.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Babesa.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Hango eta hemengo faxista guztiak.