Musikari (edo talde) bat? Sia.
Opari egiteko disko bat? El Madrileño (C. Tangana).
Musika entzuteko lekurik onena? Etxeko home estudioa.
Zer gosaltzen duzu? Esnea, kakaoa eta zerealak. Batzuetan, ogi txigortua olio eta ahuakatearekin.
Zer galtzen zaizu beti? Gitarra jotzeko zia.
Zein esakune errepikatzen duzu askotan? Esaldi hasierako hitz betegarria: Egia da...
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Musika gailuetan eta jatetxeetan.
Zure lehen mito erotikoa? Spice Girs-eko kideren bat!
Pertsonaia historiko bat? Miguel de Unamuno.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Kaña bat.
Zure bertuterik handiena? Asertibitatea.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Umore ona.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Gitarra.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.