JOSE LUIS REBORDINOS (Errenteria, 1961) Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria da. Aurtengoa izango du azken edizioa, 15 urteren ondoren. Zurrunbilo1 betean harrapatu dugu, uztailaren erdialdean. Ezin izan ditu aurtengo sekretuak kontatu, baina bai beste gauza asko. M. Egimendi. Argazkiak: Javi Colmenero.

Hamabost urteotan, zein izan da zure lorpenik handiena?
Lorpenak zuzentzen dudan lantaldearenak direla esanda, bi aipatuko ditut. Bata, festibala industriaren arloan kokatzea: Zinemaldiak prestigioa zuen, baina pisurik ez industrian; gaur egun, negozioa egiten da bertan. Bestea, urte osora zabaltzea: zinema-eskolako partaide gara, proiektuak lantzeko egonaldiak ditugu... Zinemaldia ez da bederatzi egunetara mugatzen.

"Zinemaldia industrian kokatu dugu, orain negozioa egiten da bertan"

"Maialen Belokik energia handia du, eta oso ondo prestatuta dago"

"Euskal zineman talentua daukagu, eta azaleratzen ari da"

"Film bat euskaraz azpititulatzean, ikusle-kopurua erdira murrizten da"

"Polemiketan, oinarrizko printzipioak defendatu nahi izan ditugu beti"

"Delituaren aurka borrokatu behar da, ez egilearen obraren kontra"


Lortu gabeko helbururik bai?
Bai. Adibidez, saiatu gara nazioarteko prentsaren presentzia handitzen festibalean, baina urtean hiru-bost pertsona gehiago besterik ez dugu lortu. Nahiko nukeen kopurua modu esanguratsuan2 handitu izana, lortuko ahal3 du hurrengo zuzendariak! Halere, zinema-festibal garrantzitsu guztiak lau hilabeteko epean egiten dira eta oso zaila da komunikabideak denetara heltzea. 

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 
Euskaraz egindako zinemaren loraldia10 ondo egindako zerbaiten emaitza da? 
Lehenik eta behin, talentua daukagu, hori gabe ez dago ezer egiterik. Talentu hori azaleratzen ari da, gazteak datoz, baita emakumeak ere. Indar berriak dira, ezaugarri ezberdinekin. Horrez gain, ekoizle11-elkarteak lan zuhurra12 egiten ari dira, ETBrekin eta Eusko Jaurlari­tzarekin hitzarmenak lortuz, eta bi handienak batu egin dira. Erakundeak ere oso ondo ari dira ikus-entzunezkoetan, kontua ez baita dirulaguntzak ematea eta kito: euskal zinemak Cannes­en eta Berlinen egon behar duela ulertu eta hara doazenak sustatu behar dira, ikasi egingo dutelako. Tabakalera efektua ere badago: zinema-eskola, festibala, filmoteka... Eta Zinemaldia bera: Loreak sail ofizialean sartu zenetik, euskal filmen eta euskaraz egindakoen kopurua gorantz doa pixkanaka. Lanean denak batera ibiltzeak emaitza positiboak ditu. Horrek ez du esan nahi beti ados gaudenik, baina desadostasunak bulegoan eztabaidatzen ditugu, kanpora begira denok babesten dugu euskal zinema. Urte batzuk daramatzagu horrela, eta antzeman13 egin da. Ondorioz, arloko gero eta jende gehiago gelditzen da hemen. Lehen, asko joaten ziren kanpora, baina orain askoz errazagoa da haientzat itzultzea. Azken 40 urtean, ez dut ezagutu gaurkoa bezalako euskal zinematografia sendo eta aberatsa.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 
Asko eragiten dizute Zinemaldian sortzen diren polemikek?
Ez gehiegi. Ideologiak ideologia, estima­tzen dudan jendeak esaten duenak erasaten18 dit, ez ultraeskuinak dioenak19. Halakoetan, koherentziaz jokatzen saiatu gara; ez genuen beti asmatuko, baina oinarrizko20 printzipioak defendatu nahi izan ditugu. Johnny Depp ekarri edo Sparta filma jarri genuenean, errugabetasun21-printzipioa defendatu genuen; edo helduen adierazpen-askatasuna, Josu Terneraren gaineko dokumentalaren kasuan. Hori bai, neure buruari galdetzen diot zer ari den gertatzen gizartean pelikula ikusi ez duten 400 lagun festibaletik kendu egin behar dela esatera ausar­tzeko. Fernando Aramburuk ikusi ez duen pelikula bat kentzeko eskatzea ere... Haren liburuan oinarritutako Patria filma proiektatu genuen, zentsuratzeko jasan genituen presio guztiei eutsita! Pentsatzekoa da mundua zoratu egin dela. Faxistak beti egon dira, baina orain harro esaten dute, eta horrek kezkatzen nau. Ni Netanyahuren aurka nago, hiltzaile eta genozida hutsa da, baina horregatik ez naiz israeldarren aurka jarriko. Lagun asko dauzkat haien artean eta ez diet boikotik egingo, askok Netanyahu gaitzesten22 dutelako, besteak beste. 

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 

KOLKOTIK

Zer da Zinemaldia zuretzat? Miraria.
Zinema-zuzendari bat? Hayao Miyazaki.
Euskaraz egindako film bat? Loreak.
Hollywoodeko zuri-beltzezko film bat? The Big Heat (Fritz Lang, 1953). 
Euskal aktore bat? Nagore Aranburu.
Hemengoa ez den bat? Javier Bardem.
Zenbat pelikula ikusi dituzu aurten? 500 ingurura helduko naizela uste dut. Osorik, 300 bat.
Zer kozinatzen duzu oso ondo? Kokotxak saltsa berdean. Salmorejoa ere primeran ateratzen zait.
Jateko zer gustatzen zaizu? Dena, baina amonaren dilistak bezalakoak, barazkiekin, sekulako luxua!
Zer izan nahi zenuen txikitan? Zinemaldiko zuzendaria ez, behintzat. Zinema disfrutatzeko zen, eta gerora debaterako tresna.
Zerk ematen dizu amorrua? Injustiziak.
Eta lotsa? Ez naiz bereziki lotsatia... ezerk ez.
Zerk beldurtzen zaitu? Intolerantziaren hazkundeak25 gure gizartean, batez ere gazteengan.
Zerk kentzen dizu loa? Maite dudan jendea ondo egoteak.
Nor da zuretzat heroia? Ama; lau seme atera zituen aurrera, inolako baliabide26 ekonomikorik gabe. Eta hura bezalakoak. 
Zure bizitzako leloa? Batzuetan harekin ados egon ez arren, gustuko dut Passoliniren esaldi hau: “Intelektualek kakaz eta odolez zikindu behar dute”.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina27? Gauzak labur kontatzeko gaitasuna, kar-kar!
Zer egiten duzu erlaxatu beharra daukazunean? Kozinatu.
Labur, nolakoa da Jose Luis Rebordinos? Tipo arrunta. 

1. Zurrunbilo: torbellino (es), tourbillon (fr).
2. Esanguratsu: garrantzitsu, inportante.
3. Ahal: ojalá que (es), pourvu que (fr).
4. Irudimen: imaginación (es), imagination (fr).
5. Lasaixeago: apur bat lasaiago, patxada handiagoz.
6. Hautagai: candidato, -a (es), candidat (fr).
7. Zuzendariorde: subdirector, -a (es), sous-directeur, -trice (fr).
8. Egokitu: adaptar(se) (es), (s')adapter (fr).
9. Gauzatu: realizar(se) (es), réaliser (fr).
10. Loraldi: florecimiento (es), essor (fr).
11. Ekoizle: productor, -a (es), producteur, -trice (fr).
12. Zuhur: sensato, -a (es), sensé, -ée (fr).
13. Antzeman: nabaritu.
14. Haatik: hala ere, dena den, alabaina.
15. Estu: denbora gutxirekin, geratu gabe.
16. Soil: simple (es), simple (fr).
17. Egonkortu: estabilizar(se) (es), (se) stabiliser (fr).
18. Erasan: afectar (es), affecter (fr).
19. Dioenak: esaten duenak.
10. Oinarrizko: fundamental (es), fondamental, -e (fr).
21. Errugabetasun: inocencia (es), innocence (fr).
22. Gaitzetsi: condenar (es), condamner (fr).
23. Urratu: errespetatu ez, bete ez.
24. Mirari: milagro (es), miracle (fr).
25. Hazkunde: crecimiento (es), croissance (fr).
26. Baliabide: recurso (es), moyen (fr).
27. Dohain: cualidad (es), qualité (fr).

Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.