La Basu
Musikari edo talde bat? Lauryn Hill.
Opari egiteko disko bat? The Miseducation of Lauryn Hill.
Musika entzuteko lekurik onena? Ohean botata, nire logelan, binilo bat...
Zer gosaltzen duzu? Laranja zukua eta tostadak.
Zer galtzen zaizu beti? Betaurrekoak. Eta zer zaila, betaurrekorik gabe, betaurrekoak bilatzea!
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Nola!?"
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Osasunean.
Zure lehen mito erotikoa? Will Smith, kar-kar!
Pertsonaia historiko bat? Maurizia Aldeiturriaga Zabala.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ez edatea, kar-kar!
Zure bertuterik handiena? Memoria.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Kalitatezko denbora.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Sua!