Musikari (edo talde) bat? Rafael Berrio.
Opari egiteko disko bat? Pedro the Lion-en It’s Hard To Find A Friend.
Musika entzuteko lekurik onena? Autoan, bakarrik.
Zer gosaltzen duzu? Kafe hutsa batzuetan, kakaoa bestetan.
Zer galtzen zaizu beti? Askotan, giltzak.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Barkatu, zer esan duzu?
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Oinetakotan.
Zure lehen mito erotikoa? Madonna.
Pertsonaia historiko bat? Jorge Oteiza.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ibuprofenoa.
Zure bertuterik handiena? Ezagutzen nauen norbaitek beharko luke galdera erantzun, baina tira… Nire iritziz, zintzotasuna, beharbada.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Benetakoak direla jakitea.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Familiaren argazkia.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.